sábado, 5 de marzo de 2016

PAPEREZKO KONTZERTUAK: RICARDO LEZON (McENROE)



Aurreko Larunbatean, hau da, Otsailak 27n, ekitaldi interesgarri baten lekuko izan giñen. Donostiako Garoa liburudendan zen hitzordua, eta bertan, McEnroe taldeko liderra (Ricardo Lezón) izan genuen protagonista bezala. Ricardo eta bere kitarra jende multzo baten aurrean. Hala ere, Ricardok, Javier Corral kazetaria izan zuen ondoan, eta abesti akustikoak entzun genituen eiñean, beraien arteko elkarrizketaren partaide izan giñen. Ricardok bere musika ibilbidea, influentziak, gogoetak,...luze eta jator hitzegin zuen. Humore onez beteriko saio ikusgarria izan zen, eta nola ez, liburudenda batean izaki, bere liburu gomendioa (La conjura de los necios) egin zuen, eta liburu horren irakurketak pertsonalki nola eragin zion (Liburuak berak, badauka historia luze bat, bere egilearen (John Kennedy Toole) suizidioa barne).

Laburbilduz, paperezko kontzertuetan finkaturiko ekitaldi borobila ikusi eta gozatu genuen, eta bertan kultura lagun, musika eta literaturak eskua eman zuten gure gozamenerako. Azken ekitaldia ez dadila izan!!!

Eta, gogoratu liburudendetara joatea ezinbestekoa dela, kultur mundu zabal eta zoriontsu bat izateko!!