jueves, 24 de marzo de 2016

TXIMISTAK GARA!!!


Pasaden Larunbatean, Martxoak 19, Bonberenean izan ginen. Bertan, kaosera eraman gintuen bi talde handi ikusi genituen. Nahiko giro ona nabarmendu zen bi saioetan zehar. Egia esan, azkar asko murgildu ginen talde hauen munduan. Zaila da ikusi eta gozatutakoa hitzekin deskribatzea. Hala ere, ea nere hitzek beraiek musikak bezain indarra daukan. Behintzat, saiatu naizenarekin konformatzen naiz.

Lehenengo taldea, Eraso! mitikoak izan ziren. Aspaldi da beraien ibilbidea pixkat ahaztuta neukala. Lehen diskek zirrar berezia sortu zidaten, eta zuzenean beti konbentzitu naute, baina oraindik esplikaziorik ez izan arren, azken lanak ez ditut asko entzun. Sorpresa itzela izan zen, lan berria zutela jakiteak, taldea jotzen ez zuela uste bait nuen. Aspaldi utzi zutela neukan buruan, alegia. Lan berria "Kaiolatik ihes" izena du, eta kontzertuko lehen abestiak disko hortakoak izan ziren. Laukotea oso sendo ikusi nuen taulapean, eta beraien indarra eta karismak bizirik dirau (aipatzekoa Sergio "frontman"-ak sortzen duen indarra bere orru eta jarrerarekin). Ezinezkoa da beraien erritmoen menpean ez erortzea. Zarautztarrak oso motibaturik ibili ziren kontzertu guztian zehar, eta abestiz abesti, gure entzumena dardarka zebilen. Azken txanpan gozatu nuen gehiena, klasikoak entzun eta bizi nituenenan. "Ez da bidea"; "oraina eta geroa"; "Zein gogorra", "Erantzunik gabe",.....esandakoa, mundiala!!! Kriston motibazioa sortu zigun, eta nire kasuan, sekulako oroitzapenak (adibidez Donostian ikusi nituenean Aste Nagusi batean. Badira urteak kontzertu hori ikusi genuena). Aupa Eraso!, haundiak zarete!!



Bigarren taldeak ere indarra soberan dauka. San Juanetik Naizroxa laukotea. Converge, Fantomas, Dillinger escape plan,....bezalako taldeen filosofia eta influentziak nabarmentzen dira. Hori bai, beraien toke espeziala daukate, Naizroxa bakarra dago munduan, eta Matxet, Eneko, Iban eta Etxarrik sorturiko soinu makinak ez du inor indiferente uzten. Edo maite, edo gorrotatzen dituzu. Guk, nola ez, beraien estiloa eta musika asko atsegin dugu. Zuzenean daukaten indarra, biolentzia, erritmo aldaketak,....erloju suizar onena baino konpenetratuagoak jotzen bait dute. Jarrera (Matxet-en oihu eta mugimenduen gidaritzapean), eta abestiek zeresana izan zuten zalegoan. Batzuk lepoak mugitu, besteak abestu, eta zuzenean inoiz ikusi ez duenak harridura aurpegia jarri,....esan bezala, Naizroxak lehertu egiten du eszenatokia. Abesti berri bat entzun genuen (ea laister lan berri batean etortzen diren), hala ere, beraien klasikoekin nahikoa dute dena hankaz gora uzteko. "Bekatu kapitalak"; "Apokalipsiaren 4 zaldunak"; "Tximistak gara"; "Ninfa relax"; "Orlegi leun koloreko aretoak",........eta bukatzeko "Policia no" bertsioa. Handiak dira, aupa Naizroxa!!!

Beste behin Bonberenean kontzertu sorta handiak entzuteko aukera izan genuen!!

No hay comentarios: