miércoles, 30 de marzo de 2016

ZE PREMIKIN 2016: LATZA!!


 Martxoak 23. Aste Santuaren barnean ekitaldi berezi eta handi baten testigu izan giñen (Ze Premikin). Egiako Gazteszenan zen hitzordua, eta bertan, punta-puntako taldeen musikarekin gozatu genuen. Sarrera guztiak saldu ziren, hau da, aretoa bete betea, musika sesio onak ikusteko. Barrura sartu, eta eszenatoki txikian (2 eszenatokitan bururtu zen festibala), Eraso! zarautztarrak zeuden kaña sartzen. Aurrekoan Tolosan bezala, kriston zuzuenekoa eskeini ziguten. Motibaturik, beraien metal sesioa paregabekoa izan zan. Lehenengo hilaretan kokatu ginen, eta "Erantzuni gabe", "Zein gogorra",...musikaren menpe aurkitu ginen. Handiak oso!!

Hasiera paregabe honek izan zuen jarraipena beste eszenatokian. Han Zura taldeak zur eta lur utzi bait gintuen. Xabi Strubell (Dut) -en taldeak zuzeneko bortitz bat eskeini zigun. Rock, stoner, drone,...Jurgi Ekiza (ahotsetan)-k karisma gehiago batzen dio taldeari. Egia esan, ekitaldiko sorpresa positiboena izan zen. Hipnotikoak, gogorrak, ezinobeak. Aurreko urtean ateratako diska aurkeztu zuten, eta bide batez, zuzeneko animali batzuk direla erakutsi ziguten.

Hirugarrenak ere dantzan jarri gintuzten. Vulk bilbotar gazteak, Joy Division bezalako taldeen influentziak hartu eta era diztitatsu batean zalegoa bereganatu zuen. Areto txikiko jarraitzale guztiak hipnotizaturik genbiltzen beraien erritmoetan dantzan. Ezinezkoa da geldirik egotea. Musika eta atmosferak irensten zaitu, beraien mundu paralelora bidaiatzea derrigorrezkoa suertatzen da. A zer nolako Ze Premikin hasiera!!!

Lie Detectors-en kontzertua galdu genuen. Gogoak geneuzkan ikusteko (aurreko urtean, andoaingo rock jaialdian, sekulako emanaldia burutu zuten), baina aurreko kontzertuak asimilatzen jardun genuen. Konturatzerako gainera, eszenatoki txikian kontzertua zegoen. Joseba Lenoir Gang-en txanda zen.

Joseba Lenoir Gang, Joseba (ahotsa, kitarra)-z gain, Napoka Iriko Miren eta Ander (kitarrak eta ahotsa) eta Willis-eko Xan (baxua) eta Felix (bateria) osatzen dute. Kontzertu mundiala izan zen, hala ere, aretoa bete betea zegoen eta ez genuen zuzenekoaz asko ikusterik izan. Atzean ginen, eta lehenengo hilaretan kokatzea ezinezkoa suertatu zen. Hori bai, formazio honek daukan indar eta karisma, beste behin argi geratu zen. Zuzenan abesti hauek magia sortzen dute, eta beraien erritmoan ibili ginen sesio guztian zehar. Nabaria zen geroz eta jende gehiago zegoela Gazteszenan, eta leku on bat hartzea oso garesti zegoela.



Lenoir-en kontzertua bukatu eta korrika eta presaka eszenatoki handira abiatzen gara. Han Jp Lohian eta Klonen klana-ren sesioa dago. Iristerako lehen abestia hasita zegoen. Aretoa leporaino, hori bai, naiz atzean egon, nahiko ondo ikusi genuen zuzenekoa. Hondarribin ikusitakoa baino motzagoa eta abestien ordena ere deberdina. Hala ere, a zer nolako gozada abesti hauek zuzenean dastatzea!! Joseba Ponce-ren taldea Txap (baxua), Gorka (kitarra), Galder (bateria) eta Libe (teklatuak) osatzen da. "Ez eguna", "Alperrik da apaintzea", "lobby hilobi",.....bezalako himnoak barne-barneraino hunkitu gintuzten. Handia kontzertua, ea hilabete hauetan zehar zuzenekoak ematen jarraitzen duten.

Ikusi genuen azken kontzertua Anestesia mitikoena izan zen. Aspaldi ez nuela Zarautztarren zuzeneko batez disfrutatzen. Kañeroak, gogorrak, emotiboak,....beraien indarra lehen abestitik transmititu zuten. Metal kutsakorra eta kritikoa. Jendea zegoen, baina nere ustetan aurreko kontzertua eta gero jende asko etxera joana zen. Hau da, zuzeneko hau lasaigo ikusi eta dastatu genuen. "Kontraesanak", "Ultra-komunikatzen",....bezalako himnoak emozionatu gintuzten, eta talde mitikoa izaki, emozio pixkat bat sentitu, mitiko hauek oraindik egurra ematen daudelako. Kontzertu epikoa, dudarik gabe.

Anestesiaren zuzenekoa eta gero etxeruntz abiatu ginen, porrot eginda. Nekeak erasan gintuen, eta pena handiz, Pelax-en kontzertua galdu genuen. Beste batean izango da!! Hala ere, Ze Premikin ekitaldia, beste behin, izugarria izan zen, ea hurrengo urtean berriro disfrutatzeko aukera dugun!!

No hay comentarios: