lunes, 4 de abril de 2016

GORKA-TOLOSA dira bigarren mailako txapeldunak!!



Larunbatean bigarren mailako Biñakako txapelketako finala jokatu zen. Aspeko Gorka-Tolosa, Asegarceko Agirre-Larunberen aurka. Dirua Asperen bikotearen alde zegoen. Halere, partiduaren hasiera ikusita, ematen zuen Agirre eta Larunbe nagusituko zirela errex. 0-4 jarri ziren, atzean, Larunberen nagusitasuna aprobetxatuz. Baina Gorka errioxarra partiduan sartu zenean gauzak aldatu ziren. Beraien pilota hartu, eta dida batean 12-4 aurretik jarri ere. Tolosa atzean sendo, eta Gorka aurrean zoragarri. Agirre ahalegindu zen partida nahasten, baina ez zuen bere egunik onena izan. Larunbek partidu ona egin zuen, baina Aspekoen lana eta kalitateak erabaki zuen lehia. 22-11 beraz errioxarra eta anoetarrarentzat. Gorkarentzat biñaka lortzen duen txapela (lehenengoa Ceciliorekin), eta Tolosarentzat ere bigarrena (aurreko urtean Jaka-rekin irabazi zuen). Aurrera pauso handia eman dute, eta laister lehenengo mailako partida gehiagotan ikusiko ditugulakoan nago. Zorionak biei!!

No hay comentarios: