sábado, 23 de abril de 2016

KULTUZKO KONZTERTUAK!!


Aurreko Larunbatean kontzertu itzelak ikusi genituen Andoaingo Gaztetxean. Ekitaldi honetan bildutako guztia, Siriako errefuxiatuentzako bideratu zen. Gaztetxea betea ez izan arren, giro ona sortu zen, eta bildutako guztiak, kontzertu griñez geunden. 23:00ak aldera hasi zen ikuskizuna.


Lehenengo taldeak etxean jokatzen zuen. Herena hirukotea izan zen azaldu zen formazioa. Gaizkiñe eta Natural Project talde mitikoetan jotako musikariez sorturiko taldea, 90 hamarkadako rock eta hardcore alternatiboa jorratzen dute. "Dischord" zigiluko musika nabaria da beraien soinuan eta portaeran, eta ikusi ditudan alditan, gehien gozatu nuen zuzenekoa (geroz eta konpaktuago jotzen dutela iruditzen zait). Aitor (bateria), Kulu (baxua, ahotsa) eta Txutxo (kitarra, ahotsa) musikariek, zalegoa motibatzea lortu zuten. gehienbat beraien himno eta bertsioekin (30%; edota Black Flag-en abestiak kasu). Azkarregi bukatu zen, baina gure melomani dosia ederki asko berotu zen. Oraindik 2 kontzertu geratzen ziren.



Rukula taldea izan zen hurrengoa. Usurbildar gazte hauek giroa ederki asko berotu zuten, jendea guztia dantzan jarriz. Can´t Explain taldearen errautsetatik sorturiko formazioa, musika instrumentala jorratzen dute. Funk, rock, stoner, metal.....estiloak maixuki nahasten dituzte; batukada puntua ere ikusi nuen bere repertorioan. Koktelera hau, zuzenean daukaten portaerarekin gehitzen da. Beraien energia erreztasun handiz transmititzeko gaia bait daukate. 20 mintuko emanaldia, eta gaztetxea hankaz gora ipini zuten. Handiak, oso!!!


Joseba Irazoki extralurtarra da. Kultuzko musikaria, maixua. Indiferente uzten ez zaituen artista. Kasu hontan taldearekin etorri zen (Joseba Irazoki eta Lagunak), eta beraien azken diska aurkezteko probestu zuten. Felix bateria (Willis Drummond), Ibai kitarra eta saxoa (Borrokan) eta Jaime baxua (we are standard)-ren laguntza izan zuen. Ikusi, sentitu eta entzun genuena zaila da deskribatzen. Paisai lasaiak, bortitzekin nahasten dira. Surrealismoa da beraien filosofia. Beraien musikak ez dauka formularik. Jim O'Rourke, Swans edota Akauzazteren musikarien arima sumatzen da. Hala ere, Irazokik bere mundu propioa sortzen du. Paisai hipnotikoetan zeure buruak deskonektatu egiten du eta bidaiatzen dihardu azken nota entzun arte. "Plisti ta plasta", "Bonbila ta elektrotxatarra",....bezalako artelanak entzunda, ezinbesteko suertatzen da Joseba Irazokiren ibilbidea. Handiak zara Irazoki (eta lagunak). Beste behin zuzeneko prefektua eskeini zeniguten!!

Andoaingo Gaztetxean, beste behin, ikusi eta entzun genuen musika sorta ikaragarria. Beste konekzio bat arte!!!