miércoles, 25 de mayo de 2016

BIGARREN MAILAKO TXAPELA GIPUZKOARA!!


Pasaden Larunbatean jokatu zen Bigarren Mailako Manomanista txapelketako finala. Bertan, Gorka (biñaka eta 4 terdiko txapelduna) eta Aitor Mendizabal aurrez aurre. Gorka zen faboritoa, bere joko maila eta emaitzak ikusita, baina Mendizabal txikia arerio gogorra da, huts gutxi egiten dituen aurrelari fina, aurrean artista eta sakrifikatua kantxan.

Gorka oso urduri hasi zen, eta Antzuolako aurrelariak abantaila hartu zuen. Partiduaren erdialderako errioxarrak partida berdindu eta bazirudien tripletea egingo zuela. Baina ez. Aitorrek sufritzen daki, eta arerioari huts egitea exigitzen dio, berari tantu bat sartzea oso zaila bait da. Azkenean 22-14, txapela Aitor Mendizabal-entzat, eta bide batez, hurrengo urtean goren gorenean jokatzeko aukera. Zortionak Aitor!!

P.D1: Gogoratu Igande hontan dela final handia: Urrutikoetxea= Irribarria
P.D2: Mikel Olaetxearen agurra izan zen ere, bere profesional ibilbideko azken partida jokatu zuen. Aupa Mikel!!