domingo, 29 de mayo de 2016

IRRIBARRIAREN ERAKUSTALDIA!!



Iker Irribarria, Aramako pilotari gaztea historiara pasa da. Gaur arratsaldean, Manomanistako finala irabazi du Urrutikoetxea (azken txapelduna) 13 tantuan utzi eta gero. Historian izan den irabazlerik gazteena izan da, 19 urterekin lortu bait du saria. 1989an izan zen azken gipuzkoar txapelduna (Joxean Tolosa); eta badirudi generazio aldaketa datorrela pelota munduan; gazteak indartsu daude eta beraien lekua eskatzen ari dira pixkanaka. 

Finala tentsio handikoa izan da. Irribarriak argi zuen zer egin, pilotazoz pilotazo arerioa suntsitzea. Hala ere, Urruti oso pelotari konpletoa da, eta ez dio erreztasunik ipini. Erdialdean nahiko berdindua izan da norgeiagoka, Urrutik Irribarriari eskuina bilatzen eta Aramakoak bizkaitarra mugiarazten beraren kolpe ikaragarriarekin. Azkenean gipuzkoarra garaile, 22-13, eta txapeldun handi baten aurrean gaudela sumatzen dut. Ez da bere azken garaipena izango!!

Zorionak Iker!!