lunes, 6 de junio de 2016

HASI BERRIAK: THE ROOF


Hasi Berriak titulupean, etorkizun handia izango duten taldeen aipamena egitea gustatzen zait. Talde oraindik ezezagunak, eta deskubritu ezean oso gustagarriak izan daitezkeenak. Aspaldi nenbilen hemengo talderik deskubritu gabe. Kasu hontan Donostia/Hernanitik datorren bikote baten komentarioa egingo dut. The Roof gazteak (hasieran 3 zirela dirudi, behintzat zuzenekotan 3 partaide daude); gaur egun Sara (ahotsa/kitarra) eta Julen (kitarra/ahotsa)-ek osatzen dute. Folk edota abesti akustikoak jotzen dituzte. Hasiera batean beraien talde gogokoenen bertsioekin. Hala ere, gure zorionerako, laister izan dezakegu beraien lehen E-P-a (Scars). Ingelesez abesten dute, eta hunkitua ez sentitzea ezinezkoa da. Hemen aurrerapen bat, entzun eta gozatu.




Abesti gehiago entzuteko irrikitan gelditu bazara, klikatu beraien youtube kanalean: Hemen

No hay comentarios: