martes, 5 de julio de 2016

Andoaineko kontzertu kañeroak!!



Bukowskiko ekitaldia ikusi eta gero, Andoineruntz bueltatu ginen. Bertan, San Juan jaien barne, kontzertu potenteak bait ziren plazan. Batetik Tutan Come On eta bestetik Soziedad Alkoholika. Bi taldeak Gasteiztarrak. Jende dexente hurbildu zen kontzertuetara, batez ere S.A ikustera. Tutan Come On bikoteak ez du jende gehiegi ezagutzen, baina jotakoa ikusi eta entzun ondoren, argi daukat bat baino gehiago zur eta lur gelditu zela.

Tutan Come On, Conde (kitarra, ahotsa) eta Salterain (bateria, ahotsa)-ek sortzen dute. Stoner soinuetan finkatuta, burrunba handia egiten dute bi musikari izateko. Beraien bigarren diska aurkezten dabiltza (Emaidazu Mainstream), eta hasieratik kaña eskeini ziguten. Diska berriaz gain, abesti klasikoak ere entzun genituen. Jendeak gozatu ederra hartu zuen "Hedapena", "Toro sentado", "Tutan come on", "Microsievert", "knock knock polizia", "Jada hilda",......bezalako himno kutsakorren aurrean. 2 musikari izan arren, ondo betetzen dute eszenatokia; karisma, indarra eta portaera erakutsiaz. Beraien abestiek badute zeoze berezia, emozioa eta griña transmititzen bait dute. Motza egin zitzaigun artista hauen zuzenekoa. Stoner-rock saio dotorea egin zuten, eta bide batez, ezagutzen ez zion zalegoari hipnotizatu ere. Kontzertu hau eta gero, jarraitzaile gehiago daude Tutan Come On-en sareetan erori direnak. Handiak, oso!!


Ez naiz inoiz S.A -ren jarraitzaile sutsua izan. Talde ona iruditzen zait eta zuzenean ez dute inoiz hutsegiten. Hala ere, ez didate hausten, eta egia esan, ez dut beraien ibilbidea oso gertutik segi. Bestalde, beraien zuzenekoa, haize frexkoa bezala sartzen da. Indarra daukate, kritikoak dira, eta zentsurak ez die bizitzen ere utzi. Gizartea inork baino hobeto irakurtzeko gaitasuna izan duen taldea da S.A, beraien filosofia denen gainetik. Jende gehiena beraiek ikustera gerturatu zen Andoainera, eta egia esa, lehen segundutik dena eman zuten. Beteranoak dira, taldean aldaketak izan dira, halere boskoteak ez du indar zipitzik galdu. Abesti berriak entzun genituen, klasikoekin ondo moldatzen diren abesti kañeroak. Aipatzekoa bateriaren joa, hau artista!!

Ni abesti ezagunenekin motibatu nintzen genien: "Pauso bat", "Piedra contra tijera", "Cuando nada vale nada", "Nos vimos en Berlin",....Oraindik gauza asko dauzkatela esateko garbi geratu da. Forman daude eta gure zorionerako gizartean gertatzen diren gauz lazgarriak salatzen jarraituko dute. Aupa S.A!!

Egun melomanoa zalantzarik gabe, Bukowskin eta Andoainen izandako ekitaldietan izan eta gero, hurrenarte!!

No hay comentarios: