lunes, 4 de julio de 2016

Bukowskiko Rock gaua!!


Ekainak 24, Ostirala. Andoainen San Juan jaietaz gain, bazen zer entzun eta ikusi. Le Bukowski (Egia)-n kriston ekitaldia zegoen hitzartua. 20:00tan hasten zenez, Joseba Lenoir Gang eta Ekiza-ren ikuskizuna ikustea erabaki genuen. Ez giñen damutuko. Kriston kontzertuak eta oso giro ona Bukowski mitikoan.


Afaria luzatu zitzaigunez, Bukowskira sartu ginenerako, Ekiza-ren saioa hasia zegoen, hala ere, nahiz eta abesti gutxi entzun, ederki gozatu genuen bere ikuskizunarekin. Abesti melodikoak, akustikoak, ahotsa nabarmentzen dena. Beraren abestiek jarraitzaileen ixiltasuna eta konzentrazioa exigitzen dute. Jurgi Ekiza (Willis Drummond)-ren proiektu hau folk-rock bezela definitu genezake. Abesti emotiboak, ukitzen zaituen horietakoak. Bere estreineko diska aurkeztu zuen, eta zalegoaren onespena jaso bide batez. "Distortsioen munduan", "Fin (III)",.....bezalako himno puska entzun genituen. Zoritxarrez, konturatzerako amaitu zen kontzertua. Gutxi ikusi genuen, baina asko disfrutatu bere musikarekin. Bertsioa batekin amaitutzat eman zuen saioa. Txalo zaparrada batez agurtu genuen Ekiza. Aupa hi!!


Joseba Lenoir Gang-ena ikaragarria izan zen. Nere ustez Euskal Herrian, gaur egun, aurkitu dezakegun talde handienetakoa dela. Formazioa ikusita inork ez du dudan jarriko: Joseba Baleztena (kitarra, ahotsa), eta berarekin Miren Narbaiza (kitarra, ahotsa), Ander Mujika (kitarra, ahotsa), Xan Bidegain (baxua), Felix Buff (bateria) eta Fernando "Lutxo" Neira (baxua; abesti batean azaldu zen taldearekin). Honelako "dream-team" batekin ikuskizuna ez edukitzea ezinezkoa da. Gainera diska berria aurkeztu zuten (Eguzkiari Begietara So), nola ez, himno ikaragarriez beteak.

Joseba Baleztenaren talentua ez dugu orain dskubrituko, baina nere ustez, Gang taldearekin jotzen duenean beste kalitate bat dauka, batez ere zuzenean. Ikaragarria da, musikari guztiak bere instrumentuak jotzen dutenean sortzen den magia. Bukowskin ginen guztiak txunditurik giñen entzun eta ikusten ari ginenarekin. A zer nolako temazoak!! Taldeak asko transmititzen du zuzenean, abestiez gain, beraien portaera sekulakoa da. Klasikoez gain, abesti berriek badute bere xarma. "Erredura II (Supernauzu)", "Itzali arrotz hortara", "Su haren inguruan", "Hotzikarak soinean", "Erredura I",.....txapela kentzeko modukoa. Bukowskin zegoen soinua ere aipatu nahi nuke, justizia egin zion Joseba Lenoir Gang-en abestiei. Zuzeneko bortitza, emotiboa, indarra transmititzen duen horietakoa,....gogoangarria izango da Bukowskin, Joseba Lenoir Gang-en emanaldia. Talde honek zeresan handia emango du. Aukera baduzu, ez pentsatu, ikusi eta gozatu Gang-en musikarekin. Ekainak 24ean, Bukowskiko zalego guztia sutan jarri zuen. Rock and roll!!