lunes, 12 de septiembre de 2016

ETXARRI FEST 2016


Pasaden astean, Irailak 4, Andoainen kriston ekitaldia burutu zen. Etxarri Fest-en lehenengo edizioa. Olazar parkean (Etxarri Andoaindarrontzat) zen hitzordua. 18:00 etatik aurrera, kontzertuak, pintxoak, edari frexkoa eta cd-en zozketa izan genuen. Sarrera debalde eta giro paregabea izan genuen. Jende asko azaldu zen Etxarri-ra, plan ezberdin eta interesgarria bait zen. Eguraldiak ere asko lagundu zuen.





MICE-k hasi zuen ikuskizuna. Mice, Mire Narbaizaren bakarkako proiektua da. Miren, Napoka Iria, Perlak edota Joseba B.Lenoir Gang taldeetan jotzen du. Bere ahots xamurrak zeresan ugari sortu zuen Etxarrin, jendea zur eta lur utzi bait zuen. Folk-rock emotiboa entzun genuen, gu bitartean, belarrean exerita geunden Miren-en ahotsaz txunditurik. Konturatzerako beraren saioa amaitu zen, txalo zaparrada handi baten ostean!!

Hurrengo musikaria Joseba B. Lenoir izan zen. Hau da, Joseba Baleztena artistaren taldea. Kasu hontan bakarrik azaldu zen. Sexty Sexers, Willis Drummond edota Joseba Lenoir Gang-en rock dosi bortitzak jo ondoren, Etxarrin formatu lasaia burutu zuen folk eta rocka uztartuz. Bere kontzertu erdian Miren Narbaiza azaldu zen, eta biek batera jo zituzten abesti batzuk. Momentu epiko batean, bukaera aldean, The Temptations-en "My girl" harribitxia jo zuten. Mundiala benetan!!

Konturatzerako kontzertuak amaitu ziren. Hori bai, segidan cd multzo baten zozketa egin zen. Arratsalde berezia, gustagarria, igaro genuen. Etxarrin burutzen den azken kontzertua ez izatea espero dugu. Jendeak erantzun zuen, eta disfrutatu zutela argi zegoen. Ekitaldi hau antolatu zuten pertsona guztiei zoriontzea besterik ez zait gelditzen, oso handia izan bait zen!! Ez dadila azken edizioa izan!