miércoles, 19 de octubre de 2016

GURE BAZTERRAK 2016!!


"Urterik urte eta herriz herri Euskal Herriko txoko guztiak musikaz bizituko dituen ekimena da Gure Bazterrak". Esplikazio hau, aurreko larunbatean, Urriak 15, Gure Bazterrak-en ekitaldi berri bat burutu zelako, eta kontzertu hauek sortu zuten ikusminak ez zuen hutsik egin. Talde hauek jotakoa hitzekin deskribatzen saiatuko naiz; ez da erreza izango talde eta festibal hau antolatzen ibili zirenen pare egotea, baina ea hitz hauek kontzertuak bizitu zituenari nostalgia eragiten dion eta egon ez zenari inbidi sanoa!! Goazen ba!!

Kontzertuak Albaola Itsas Kultur Faktorian (Pasai San Pedro) burutu ziren. Leku oso polita, kontzertuei toke espezial bat eman ziotena. Iritsi giñenerako lehen taldea galdu genuen (Iñigo Serrulla eta Burun Danga), eta bigarren formazioak rokeatzen zebilen,....


Luma, Donostiako talde bat da. Bikoteak, kitarra/ahotsa eta bateriaz osatzen dira. Gazteak izan arren, azkenaldian dexentetan ikusi ditut, eta kontzertu guztiatan nabaria da transmititzeko gaia daukatela. Rock, garage,...erritmo bizian jotako kantak!! "Cycles" E-P-a aurkezten dabiltza, eta abesti bortitzak dauzkate, mugiarazten dizuten horietakoak. "Cueva", "Messma", "Maniac",....ederki asko disfrutatu genuen beraien musika proposamenarekin.


Hurrengoak Vulk Bilbotarrak. Hauek musika estilo desberdinarekin. Britania handiko post-punka eta Estatu Batuetako 90-ko indie soinuak dituzte erreferente. Hasieratik beraien erritmo bizi eta kutsakorrekin hipnotizatu gintuzten. Hiperaktiboak, zuzenak,...asko transmititzen dute taula gainean. Dantzan jartzen zaituzten formazioa da. Baxuaren erritmo frenetikoan, taldeak zalegoa bereganatu zuen eta beraien azken diska (No longer great deal) aurkezteko probestu zuten. Oso onak!!


Señores ere Bilbotik datoz. Hainbatetan ikusiak, ez dute inoiz huts egiten. Oraindela gutxi atera dute diska berria, eta abesti berriak jotzeko probestu zuten. Hori bai, beraien klasikoak ere entzuteko zortea izan genuen: "Verbena en la plaza del pueblo", "Carta de amor futura", "Gente normal",....izugarria!!! rock, pop, indie,..beraien musika kokteleran estilo deberdinek daukate lekua, dena melodiaz bustirik. Motza egin zitzaigun oso, gustora asko egon ginenaren seinale!!


Oiatzun-din azken aldian zeresan handia daukan taldea, John Berkhout. Bere azken lanak, "Bloo Mind" kritika oso onak izan ditu. Zalegoen artean nabaria zen ikusmina. Nik ez nituen inoiz zuzenean ikusi eta konbentzitu ninduten. Folk, psikodelia, pop, electronika,....nahasten dute, ahots melodikoa lagun, eta dantzara behartzen zaituen erritmoekin. Ekain, Iñigo, Gartxot, Mikel eta Eneko-k osatzen dute taldea. Motibaturik ikusten zitzaien eta jendeari gustora, beraien abestiekin hipnotizatuta. "Colours on fire", "Izarretatik hona",...bezalako harribitxiekin zalegoaren onespena jaso zuten!! Eta oraindik talde bat falta zen....


Zestoatik eromena!! Rural Zombies taldeak bukaera ezinobea eman zion ekitaldi honi. Lehen hilararatan kokatu ginen eta dantza egiten pasa genuen kontzertu guztia. Indie, pop, rock, elektronika,...estiloen nahasketa jotzen dute. Belako-rekin konparatu dituzte, baino neri melodikoagoak iruditzen zaizkit. "Bat" diskoa aurkeztu zuten, eta himno horiekin ederki asko disfrutatu. "Nitro", "The game", "Stones", "Fall",...hori gutxi balitz La Roux-ren bertsioa ere (In for the Kill). Julia, Manu, Luken, Marcos eta Aratz-ek osatzen duten taldeak kontzertu oso interesgarria burutu zuten. Lasaitasunerako tartearik ez, jendeak beraien erritmo kutsakorren menpean, dantza egiten ihardun genuen kontzertuaren amaiera arte!!

Ekitaldi borobila, talde interesgarriak (etxeakoak denak, ez ahaztu) eta antolakuntza aldetik (barra, janaria,...) txalo zaparrada!! Azkena izan ez dadila, Aupa Gure Bazterrak!!

No hay comentarios: