sábado, 1 de octubre de 2016

HANDIA HAIZ, PABLO!!


Gaur Pablo Berasaluze-ren azken partida izan da Bilboko frontoian. Profesional bidea amaitu du beraz Berrizeko artistak. 2600 lagun bildu dira Pablo-ren agurra ikusteko. Urrutikoetxearekin batera, Olaizola II eta Larunbe gailendu ditu, baina emaitza zen gutxienekoa. 19 urtez jo eta ke ibili den pelotariak agur esan bait du. 1012 partidu jokatu ditu eta bere erremateak, karisma eta amorrua ez ditugu inoiz ahaztuko. Bere kurrikuluma gehitzeko txapelak falta izan zaizkio. 2 alditan izan da txapeldunorde biñaka (2013ko finaleko lesioa beti izango da bere buruan) eta lau terdiko batean 4 onenen artean geratu zen. Udako txapel ugari ditu Berrizkoak, eta 39 urte dituela, pelota munduan orri handiak idatzi ditu. Ibai Zabalak egin dion aurreskua ere oso emotiboa!!

Eskerrikasko denagatik Pablo, eta ondo segi!!

No hay comentarios: