domingo, 9 de octubre de 2016

KILOMETROAK 2016KO KONTZERTUAK!!


 Aurreko astean, Kilometroak-en barnean, kontzertu sorta handi batzuk ikusteko parada izan genuen. Bergaran zen hitzordua, eta ibilbidea egin ondoren, bigarren gunean gelditu ginen, gure ustetan talde interesgarrienak han bait ziren.

Perlak Zarautztarren saioa gustora asko ikusi genuen. Post punk, rock,...estiloak uztartzen dituzte. Erritmo bizi eta dantzagarriak, Joy Division edota The Cure bezalako taldeen influentziak bere estilora finkatu dituzte. Miren Narbaizak taldeari osotasun gehiago eman dio, zuzenean bere ahotsak indar gehiago eman bait dio taldeari. Azkenaldian dexente ikusi ditut, eta geroz eta hobeago ikusten ditut talde bezala. Azken diska aurkeztu zuten zalegoren aurrean, eta bide batez, ezagutzen ez zituen melomanoen arreta jaso ere.


Anari-ren kontzertu erdia bokadilloak itxoiten pasa arren, kontzertu guztia entzun genuen. Talde handia da, eta kalitatez jositako saioa eskeini zuten. Mikel (bateria), Mariano (teklatuak), Borja (kitarra) eta Drake (baxua) bezalako musikari handiekin batzeak hori dakar; magiaz beteriko formatua osatzea. Anari-ren konposizio emotiboak dardarka uzten dizute, arnasarik gabe. Karismatikoa izaki, lehen abestitik poltsikoratu gintuen abeslari Azkoitiarrak. Beste behin saio borobila osatu zuten.



Joseba Lenoir Gang-ena txapela kentzeko modukoa da. A zer nolako taldea!! Gaur egun, Euskal Herri mailan forma onenean ikusten dudan taldea dela esango nuke. Konplizidade handia dago musikarien artean (Miren, Xan, Felix, Ander, Joseba), eta instrumentu hauek sortzen duten magia deskribaezina da. Diska berria aurkeztu zuten eta, "Erredura II (Supernauzu)", "Su haren inguruan", "Izaki arrotz hortara", "Hotzikarak soinean",....bezalako himnoak entzun eta dastatu genituen. Bere musikarien kalitateaz baliatuz, Joseba Baleztena protagonista bilakatzen da bere ahots eta kitar-solo handiekin. Karismatikoa eta kañeroa, bere gaiak ederki asko isladatzen ditu zuzenean. Oso handiak, eta zuzenean geroz eta ikusgarriagoak!! Aupa Zuek!


Hain zuzeneko handia ikusi ondoren, edozein talderentzat putada da jotzea. Hau da, Joseba Lenoir Gang-en exibizioa eta gero, zuzeneko hori berdindu edota hobetzea ezinezkoa dela esan daiteke. Halere Sorkun bezalako abeslari beterano batek beti du zer esanik. Bere ahots izugarria aski du zalegoa hipnotizatzeko. Kasu hontan formatu jazzistiko bat eman zion zuzenekoari. Abestiak beste erritmo batean jo zituzten. Kuriosoa eta oso ausarta iruditu zitzaidan Sorkun-en erabakia. Abesti mitikoekin zeresan handiagoa izan zuen, halere oso kontzertu txukuna ikusi genuen.

Laburbilduz, bigarren guneko saioak aski interesgarriak izan ziren. Beste bat arte!!

No hay comentarios: