jueves, 13 de octubre de 2016

MUSIKAZUZENEAN FOREVER!!




Aurreko Ostiralean, Urriak 7, Musikazuzenean webgunearen aldeko festa burutu zen. Bertan, hiru talde ziren deituak, baino Cobra-ko kideek azkenean ezin izan zuten etortzerik izan (musikari bat gaixorik suertatu zen). Albiste txarra nola ez, halere gure artean izan ziren 2 taldeek sekulako ikuskizunak burutu zituzten. Festa handia izan zen, dena musika eta anbiente onaz bustirik!!


Voltaia izan zen taulapean igo zen lehen taldea. Zumaiako hirukoteak ikuskizun itzela eskeini zuen, erritmo bizigarrian, rock eta stoner doinuez beteriko saio bortitz batean. Unai (baxua, ahotsa), Jon (bateria) eta Ion (kitarra) osatzen dute taldea. Beraien azken diska (Medusa) aurkezteko probestu zuten saioa, eta bide batez zalegoen arreta eta onespena jaso zuten. Rock gosea sumatzen zen Gaztetxean, eta Voltaiak gure gogoetak bete zituen. Gogorrak, zuzenak, karismatikoak,...lehen abestitik poltsikoratu gintuzten, eta nola ez, Euskal Herri mailan stoner/rock formatuko talde interesgarrienetako bat dela eratsutsi ziguten. Lasaitasunerako astirik gabe, himno dexente entzun eta dastatu genituen: "Uholdea", "Medusa", "Otsoa ardiz jantzita",.....Konturatzerako kontzertua amaitu zen jarraitzaileen txalo artean. Batek baino gehiagok ez du Voltaia taldea erraz ahaztuko. Eta oraindik beste talde bat falta zen,.....


Arnasteko denborarik gabe bigarren taldearen txanda, hau da, Hotzikara Usurbildarrak. Laukotearen saioa ezin da hitzekin deskribatu. Terremoto lazgarri bat bezalako indarrarekin, Hotzikarak hipnotizatu egin gintuen, eta bere sarean erori orduko, gure lepoek bizitza propioa hartu zuten. Ezinezkoa suertatu zitzaigun geldirik egotea. Soinu metaleroak, ahots guturalez beteta, death estiloan finkatu genitzake, konparazioak ez dira beti onak izaten, halere Anestesia bezalako maixuak etortzen zaizkit burura. A zer nolako burrunba!! A zer nolako gozamena!! Adrenalina guztia gaztetxean utzi genuen, gure gorputza eta arima Hotzikararen musikaren menpe geldituz. Disko berriko abestiak aurkeztu zituzten, baita Dut handien bertsio bat. Pena handia hartu genuen taldeak saioa amaitutzat eman zuenean. Kontzertuek gure zirrara sortu zuten, eta bide batez Musikazuzenean bezalako webguneen importantzia azpimarratu beharko genuko. Gure agenda musikala, urte askotarako izan dadila!!



Musika pintxatzen zebiltzan saioak amaitu eta gero, eta bageneukan denbora non pasa. Konbertsazioez gain, tonbola antzeko bat jarri bait zuten ekitaldi guztian zehar. Bertan zenbakoi batzuk zeuden, eta segun ze zenbaki autatzen zenuen opariak irabazteko aukera zegoen. Euskal taldeen diskak, poltsak, kamixetak,.....batzuk zortea lagun izan genuen eta ez ginen esku hutsik joan. Festa mundiala eta Webgune handi bati omenaldia. Aupa Musikazuzenean eta ekitaldi hau burutu zenuten guztioi. Zorionak!!

P.D: Zuzeneko argazki gehiago ikusi nahi baduzu hemen eta hemen klikatu. Argazki mundialak!!

No hay comentarios: