domingo, 20 de noviembre de 2016

JAKA-ren erakustaldia!!!


Gaur atsaldean jokatu den partidan, Jaka gipuzkoarra izan da garaile 22-10 irabazi ondoren. Aurreko urtean Gorka errioxarraren aurka galdu zuen 4terdiko finala. Aurten zapore txarra kendu, eta finalean beste errioxar baten aurka (Dario), garaipen errez bat lortu du. Txapel hau, biñaka dauzkan 2 ei batu behar zaie. Bigarren mailan punta puntako pelotaria da Jaka, lesioek ez diete mesede egin, baina halere beste pelotariak baino egiñagoa dagoela erakutsi du. Agian laister goimailan izan dezakegu. Hurrengo urtean behintzat, lehen mailako 4 terdikoa jokatuko du. Zorinak Jaka!!