lunes, 26 de diciembre de 2016

AZKAR BUELTATU BIDE ERTZEAN!!

 

Abenduak 18. Donostiako Printzipalean ekitaldi historiko baten lekuko izango gara. Bide Ertzean taldeak agur esango dio bere musika ibilbideari. Beno, agur baino geroarte izango da. Imanol Ubeda (ahotsa, kitarra), Joni Ubeda (baxua, koroak), Joxerra Senperena (teklatuak, akordeoia,...) eta Karlos Aranzegi (bateria), eszenatokian azaltzen dira giro emotibo baten barnean. Laukoteak disko-liburu bat atera berri du (Zutaz Kantatzeko), Jon Eskisabelekin batera elkarlanean. Biografia eta diska berria bat taldearen historia, ibilbidea,...jakiteko. Bide Ertzean pop-rock estiloan pioneroak izan dira, eta aretoa topera bete zen merezitako agurra eskeintzera. Oilo ipurdia jartzen duen sentsazioak, taldeak abestiak jotzen zituen momentuan. Musikariak motibaturik atera ziren, eta motibazio hori kutsakorra izan zen. Zalegoak esker onez erantzuten zuen txalo zaparrada luze batekin. Zuzenean bizitutako momentuak oso hunkigarriak izan ziren. Bai guretzat, baita musikarientzat!!

Kontzertua, diska berriko abestiak jotzeko probestu zuten ("Joan zinetenetik", "trece rosas rojas", "Esan bare",...), halere klasikoekin ere gozatu genuen: "Zuk esan", "ez dut atzera egingo", "grafitti", "Atsegin ditut", "Zerotik hasi",.....izugarria, benetan!!

Bide Ertzean taldeak pop-rock melodia kutsakorrak transmititzeko gaia erakusteaz gain, abestien tartean entzundako solasaldi originalak, eta umorez beteak, betirako poltsikoratu gintuzten.


Ez genuen nahi, baina ordu eta erdiko saioaren ostean kontzertuak amaierari eman zion eta baita taldearen ibilbidea (espero dezagun askorako ez izatea). Eserlekuetatik jeiki eta laukote handi honi merezitako txaloak eta animoak eman genizkion. Ondo merezita, alajaina!! Ibilbide ezinobea, pop-rock "himno" melodiko asko eman dizkigute, eta bihotzez gure esker ona adierazi nahi diegu. Eskerrrikasko denagatik Bide Ertzean, eta azkar bueltatu!!

P.D: Argazkiak, Josetxo Perez-en eskutik

No hay comentarios: