Abenduak 1. Le bukowski (Egia) aretoan kriston ekitaldi puska dago. Anari taldea zuzen zuzenean bere azken lana aurkezten. "Epilogo bat" diska, 6 kantaz osaturik dago, eta musikari askoren laguntza izan du. Bukowskin jotako zuzenekoan ere musikari eta lagun handiez elkartu zen. Ohikoak diren Mikel (bateria), Mariano (teklatuak), Drake (baxua) eta Borja (kitarra)-ri, Miren Narbaiza, Ander Mujika, Txap, Ager Isuntza,....gehitu behar zaie. Sekulako ikuskizunaren partaide izan giñen.
Kontzertuak bi zati izan zituen. Lehenengoan, taldeak azken diskaren abesti guztiak jo zituen. Esan bezala, abesti bakoitzean musikari gonbidaturenbat azaltzen zen. Oso motibaturik ikusi nuen taldea, lehenengo abestitik dena emanez. Aretoa toperaino betea zegoen, horrek ederki asko laburbiltzen du formazio honek daukan trasmititzeko gaia. Azken lan hontan ere, abesti hunkigarriak dauzkagu, emotiboak, min egiten duten horietakoak. Hitz poetikoak, kalitatez josiak. Zuzenean, magia sortzen dute, eta abestien burrunbak, taldearen portaera gehituz, ekitaldi handi batean bihurtzen dute asuntoa. Musikari handiak, abesti perfektuak egiten. Laburbilduz, hasiera batean, azken diskako abestiak entzun genituen. Eszenatokitik irten eta jendearen txalo eta garraxiei kasu eginez, berriro ziren taulapean.
Mikel Laboaren heriotzaren 8 urte igarotzen zirenez, taldeak omenaldi beroa eskeini zion, eta bide batez, maixuaren konposizio batzuk entzuteko parada izan genuen. Anari-k sentimendu handiz jo zituzten Laboaren kantak, nabaria da gustuko dutela Mikel-en musika. "Liluraren kontra", "Izarren hautsa", "Aintzinako bihotz", "martxa baten lehen notak". Uff, izugarria!! Emozionatu ez zena ez da gizakia.
Ordu bateko saioa gutxi gora behera. Aspaldian ikusi dudan ekitaldirik sentituena, intimoena. Aupa Anari, zuen musika ez dadila inoiz ixildu!!
4 comentarios:
the north face outlet
cheap jordan shoes
ray ban sunglasses
versace
mont blanc pens
abercrombie and fitch
nhl jerseys
yeezy boost 350 white
cowboys jerseys
jordan shoes
mont blanc pens
coach outlet store online
true religion jeans
true religion outlet
michael kors
cheap oakley sunglasses
polo ralph lauren
coach outlet
mbt shoes
coach handbags
20173.10wengdongdong
nike air huarache
nike tn
giants jersey
los angeles clippers jerseys
ugg outlet
san antonio spurs jerseys
polo ralph lauren
true religion outlet
fitflops shoes
coach handbags
zzzzz2018.7.27
jimmy choo outlet
red bottom shoes
canada goose jackets
pandora charms outlet
nike requin
cheap basketball shoes
air jordan uk
tory burch handbags
dsquared2
off white nike
Publicar un comentario