viernes, 2 de diciembre de 2016

KAÑA DOSI ZEHATZA ANDOAINGO GAZTETXEAN !!


Azaroak 26. Andoaingo Gaztetxeko urtemugaren barnean (jadanik 32 urte), kontzertu mundialak antolatu ziren. Bertan Inoren ero Ni eta Estricalla formazioak izan ziren. Gaztetxea topera bete zen bi ikuskizun itzel hauek dastatzeko asmoz.

Inoren Ero Ni izan ziren taularatzen lehenak. Okene (ahotsa), Borja (kitarra), Mariano (baxua) eta Guantxe (bateria) osatzen dute taldea. Etxean jokatzen zuten eta ez zuten aukera galdu. Saio kañeroa eskeini ziguten, post-hardcore eta noise estiloen nahasketa bortitz batez osatua. IENNEI deituriko lan berria aurkeztu zuten. Okene "frontman" paperean zalegoa boltsikoratu zuen, bere kideek instrumentuak astintzen zituzten bitartean. Abesti berriek indarra daukate, eta beraien proposamenarako ederki asko egokitzen dira. Lehen abestitik, tantzean bezala eduki gintuzten. Konturatzerako saioa amaitu zen, txalo zaparrada batez agurtzen genituen, sentsazioak ezinobeak jasota. Eta oraindik talde bat falta zen!!


Estricalla-rena festa bukatzeko modu perfektuena izan zen. Indarrez eta karismaz beteriko zuzenekoak dauzkate. Kitarjole berria (Txomin), baina indarra eta kemen berdina. Fer (ahotsa)-en gidaritzapean, Estricalla gelditu ezinezko abiadura handiko trena da. Lasaitasunerako astirik gabe, ti-ta batean jotzen dituzte abestiak (denak himno kutsu berezia daukate). Aurten ateratako diska berria aurkeztu zuten (Oramatik=thlon). Lehen abestitik denak dantzan, motibaturik, bolumena topera, eta gure burmuinak gozatzen! Estricalla-ren zuzeneko bat ezin da hitzekin deskribatu. Sentipena da, eta himno hauen barnean bidaiatzea derrigorrezko bilakatzen da. "Aterkills", "Nik-pizar-nik", "Mtztt-438", "Könbergger", "Karniborous TB", "Sokamothor",....  a zer nolako punk-rock festa!! A zer nolako transmititzeko gaia!! Rock dosi itzela, letra kritikoez josia. Taulapean dena eman ondoren, bostekoak bukatutzet eman zuen saioa, eta guk bitartean, irrifar batekin agurtu genituen; ekitaldi historiko baten lekuko izan giñelaren jakinduriarekin!!

Beste behin, Gaztetxeko kontzertu mundialak ikusi genituen. Beste 32 urte edo gehiago izan daitezela!!Zorionak!!

P.d: Argazkia Eider Iturriaga!!