viernes, 6 de enero de 2017

2016KO AZKEN KONTZERTUA!!


Aurreko Ostiralean, Abenduak 30, kontzertu itzel bat ikusteko aukera izan genuen. Tolosako Bonberenean zen hitzordua, eta sarrera guztiak saldu ziren Willis Drummond handiak ikusteko. Ikusmin handia zegoen kontzertu honetan. Jakina da zuzenean daukaten indarra. Gainera diska berria atera dute (Tabula Rasa), eta abesti hauek zuzenean aurkezteko probestu zuten saioa. Kontzertua ez zen, ohikoa den aretoan egin. Kontzertu berezietarako daukaten beste zabalago batean burutu zen (ni izan naizen lehenengo aldia, eta oso leku ona iruditu zitzaidan). Jendez gainezka, rock-az gozatzeko desiatzen, laukotearen zai ginen (Rafa-k taldea utzi zuen, beraz orain Jurgi, Xan, Joseba eta Felix daude), leku apropos bat bilatzen genuen bitartean.

Bapatean, azaldu ziren rock griñez beterik, oso motibaturik, eta jendearen txalo eta oihuen konpainian, abesti berriak eskeini zizkiguten erritmo bizigarrian. "Athabasca", "Hedea", "Joan Ikustera", "Ekiraino", "Hori dena", "Hondamendi hontan", "Aholkua",.....abestiak zuzenean beste indar bat daukate. Lehen notatik poltsikoratu gintuzten, eta saio azkar eta motibagarri batean, beraien energia transmititzeko dohaia erakutsi zuten. Felix(bateria) eta Xan (baxua) erritmo kutsakorrak; Jurgi (ahotsa, kitarra) -en karisma eta energia; eta nola ez, Joseba (kitarra)-ren rock solo epileptikoak, erotzeraino eraman gintuenak.

Abesti berriak zuzenean ongi asentatzen direla ikusi eta gero, klasikoekin ere gozatu genuen. Baten bat faltan bota nuen (Berantegi; nun daude?,...), baina ezin denak jotzeko denborarik izan. "A ala B", "Anai", "Ilegala", "Menperatzen dut",....zalegoa entzundakoa abesten, gozatzen eta zuzenekoan ikusi eta entzundakoa asimilatzen. Gure urte melomanoa ezinobeto bukatu genuen, laukote honen exhizioarekin. Konturatzerako saioa amaitu zen, elkartutako denen txaloen babesean. 

Eskerrikasko Willis zuen musikagatik, eta Bonbereneari antolatzeagatik!!

1 comentario:

Anónimo dijo...

Nice article.. thanks

forex trading Indonesia