martes, 17 de enero de 2017

SU TA GAR, MAITASUNARI PASIOA!!


2017ko Urtarrilak 13. Bastero (Andoain)n bildutako denak inoiz ahaztuko ez dugun eguna. Bertan Su Ta Gar handiek ikuskizun itzela burutu zuten gure gozamenerako. Ez gaude ohituta halako talde bat exerita ikusten, baina pena merezi izan zuen ikusi eta entzundakoa. Saio berezi bat, hainbat urtez jarraitu dugun taldea beste formatutan ere maixuak direla konfirmatzeko. Aurreko urtean diska atera zuen Su Ta Gar-ek (Maitasunari pasioa), lan intimoagoa, baladak eta konposizioa emotiboak sortuz. Hau dela eta, Bastero bezalako leku batean jotzeak kutsu pertsonalagoa ematen zion. Saio berezi baten aurrean ginen, eta ikaragarri disfrutatu genuen.

21:30tan, Aitor Gorosabel (kitarra, ahotsa), Xabi Bastida (kitarra), Igor Diez (baxua) eta Galder Arrillaga (bateria) eszenatokira igo eta ikuskizunari hasiera eman zioten. Aretoa topera betea zegoen, eta nabaria zen zalegoaren ikusmina, urduritasun eta emozioa. Nola ez, diska berriko kantan entzun genituen gehienbat: "Bazoaz", "Eguna argitzean", "Inoiz ez bezala", "Erresistentziara kondenatuak", "Zoramena", "Nor naizen jakin", "Bowiek, Denborari",......eta tartean Aitor-en eskerrak eta komentario originalak (taldea oso motibaturik ikusi genuen, Galderrek txaloak eta jendearen partaidetza eskatzen zuen abestien tarteetan). Unibertso intimoetan oso ondo moldatzen direla erakutsi ziguten.



Disko berrien abestiez gain, klasikoak ere entzuteko parada izan genuen, hori bai kutsu melodiko edo lasaieko abestiak (gehienak, normalean zuzenean entzuten ez ditugunak): "Zure aurrean makurtzen naiz", "Zain, zure zain", "Bere hitzen faltan", "Jaiotze basatia", "Zuloaren zuloan", "gautxoria", "Zure albotik urrun banago", "Hitz margotuak", "Itxaropena",.....ufff oilo ipurdia!!!

Momentu epiko asko izan genituen, baina handiena teloia bigarren aldiz ireki eta Aitor pianoan zegoena izan zen. Bera bakarrik "Haika mutil" abesten. Deskribatzea baino, bizi beharreko momentua, alajaina!!Zalegoa, txaloez gain abesten ere ziharduen; ezinezkoa bait da konposizio hauen aurrean ixilik eta ezer sentitu gabe egotea.

Ikuskizuna perfekziora iritsi zen, beste behin azaldu eta beraiek hobeto egiten dakitena burutu zutenean; hau da, kañaaa!! "Jo ta ke" himnoa jo zuten, eta bitartean Bastero osoa zutik, abesten emozioari eutsi ezinik. "Mari", edota bukaera bezala "Gau iluna amaitu da" klasikoetan ere dena eman genuen, taldearekin elkarlanean. Bukaera harrigarria inoiz ahaztuko ez dugun ekitaldi bati agur esateko. 

Aupa SutaGar, oso handiak zarete!! JO TA KE!!