viernes, 17 de febrero de 2017

BARIKUAN KAÑA BORTITZA!!


Otsailak 10. Andoaingo Gaztetxean sekulako ekitaldia burutu zen. Bertan, Cobra eta Tooth bizkaitarrak izan ziren. Kaña latza gure belarrien gozamenerako. Betekada ez izan arren, giro polita sortu zen gaztetxean, eta kontzertuen zirrarak, denei oso pozik utzi gintuen. Gutxitan ikusi ahal dugu hain rock, stoner, post-hardcore,....exibiziorik!!




Lehen taldea taularatzen Tooth Gernikarrak izan ziren. Edorta (kitarra, ahotsa), Mirri (baxua, ahotsa) eta Arza (bateria) osatzen dute hirukote kañero hau. Post hardcore eta rock-aren nahasketa txukun bat bezala deskriba genezake. Lisabö, Dut, Izaera,...bezalako taldeen errautsetatik beraien estiloa hartu duen taldea. Beraien diska berria (Bi) aurkeztu zuten. Azpimarratzekoa taldeak zuzenean daukan indarra eta karisma. Beraien musika transmititzeko dohaia erakutsi zuten, eta lehen abestitik zalegoa esnatzeko "Barikua dala, ostia" oihuei esker, bat baino gehiago beraien munduan sartzea lortu zuten. Taula gainean geldirik egoten ez diren horietakoak bait dira; eta hori beraien temazoei gehitu behar zaie: "Bi begi", "Distantzia eta denbora", "__", "Gaua, negarra, odola",.....a tope!! Ezagutzen genituenei esperotako sesioa izan zen; ezagutzen ez zituenak zur eta lur geratu zen ikusi eta entzundakoarekin. Aupa Tooth!!


Eta rock sesio gordin honi bukaera emateko, zeintzuk hobeagoak Cobra baino!! Bizkaitarrak ezagunak dira Andoainen (hainbatetan jo dute gure gozamenerako) eta disfrutatzeari ekin genion eszenatokian igo ziren einean. Lete (Ahotsa)-ren gidaritzapean, taldeak ikuskizun latza eskeini zuen. Diska berria (Riffyard) aurkezteko probestu zuten eta lehen abestitik zalegoa hipnotizatua bezela geratu zen entzundako burrunbarekin. Rock, stoner, sludge,....Down edota Crowbar bezalako maixuen influentziak bere mundura ekartzen. Soinu izugarria eta laukote motibatu bat gure aurre "Red Tops", "70'challenger", "Night Call",.....jotzen, eta nola ez, beraien himnoa "Miyagi". Zoragarria!!


Zuzenekoa hain zen bortitza, abesti batean Lete "frontman-a" eszenatokitik irten eta afizioaren barne sartu zela. Zalegoa dagoeneko irabazia zeukaten, baino Lete-ren oihuak ikuslearen motibazioaren nahastu ziren, momentu epiko bat osatuaz. Izugarriak, zuzenak, bortitzak,...Cobra-ren koskak erabat suntsitu gintuen. Aupa Cobra, handiak zerate!!

Konturatzerako saioa amaitu zen, eta sentsazio oso handiak ikusi eta gozatu genuenarekin. Milesker taldeei, eta ekitaldia hau prestatu zenuetenei. Rock and roll!!!