martes, 14 de febrero de 2017

ISUO ETA KEZMAN ANDOANGO GAZTETXEAN!


Otsailak 5, Igandea. Eguraldi kaxkarra kalean, eta Andoaingo Gaztetxean ekitaldi berezia burutzen da. Saio akustiko, emotiboa. bertan Isuo eta Kezman-en kontzertua. Isuo Sasiia Zarautztarra eta Kezman Gabiriarra nor baino nor. Bi musikariak, kitarra eta tronpeta lagun, izugarrizko kontzertua eskeini ziguten. Momentu intimoa gehitu asmoz, normalean "merchandising" postua dagoen txokoan jo zuten. Beraien frentean, zalegoa (oso apurra, zoritxarrez). Denak ixilik ginen Josu-ren ahotsa entzun eta sentitzen genuen bitartean. Kezman-en tronpetak bereziko xarma ematen zien abestiei (momentu askotan American Football handiak etortzen zitzaizkidan burura).



Kontzertuaren kalitateaz gain, beraien portaera goraipatu nahiko nuke. Zalegoarekin enpatizatu zuten broma eta abestien historia kontatuaz, une oso dibertigarriak izan bait ziren solasaldian. "Idiaren zaintzari buruzko hamar estanpak" diska aurkezteko probestu zuten, hala ere, abesti berriak eta bertsiorenbat entzuteko aukera ere izan genuen.

Konturatzerako amaitu zen kontzertu intimo hau. Kontzertu kañeroatan bezala disfrutatu genuen, eta ez melomano hutsak garelako; kontzertuak eta taldeak merezi duelako baizik.

Aupa Isuo eta Kezman!!!