lunes, 6 de febrero de 2017

STONER FESTA!!


Aurreko Igandean, Urtarrilak 29, kriston ekitaldia ikusteko zortea izan genuen. Bukowskin (Egia) zen hitzordua, eta lepo bete zen punta-puntako 2 talde kañero ikusteko. Jaun andreok, zuekin zuzen zuzenean, Sharon Stoner eta Tutan Come On!!



Lehenengo taldea Sharon Stoner hirukotea izan zen. Oñatiko formazioa ikusteko kriston gogoa geneukan, urte dexente egon bait dira jo gabe. Beraien berragerpena musika arloan izan dugun berri handienetakoa izan da. Forma onean daudela erakutsi zuten Iñigo (baxua, ahotsa), Mikel (kitarra) eta Egoitz (bateria). Zalego gogotsu baten aurrean, taldeak bere stoner dosia eskeini zuen. Motibaturik azaldu ziren taula gainera, eta indar hori ikuslegoan transmititu zuten. Ezin geldirik egon "Begi Beltzak", "Qassam",.....bezalako harribitxiak entzun eta sentitu ondoren. Izugarria, emotiboa, kañeroa,...ongi etorri berriro, eta urte askotarako izan dadila!!



Tutan Come on bikoteak ederki asko probestu zuen zalegoa erotzeko aukera. Nahiko izerdituak aurreko taldearen dosia entzun ondoren, Tutan Come On-en burrunbak berpiztu egin gintuen. Conde (kitarra, ahotsa) eta Salterain (bateria, ahotsak)-ek, ez dute inor gehiago behar rock, punk eta stoner nahasketa kañeroa sortzeko. Hauek ere lehen abestitik poltsikoratu gintuzten, beraien bi diskoen errepaso egiñaz. "Microsievert", "Beti heltzen da drama", "Toro sentado", "Ja hilda", "knock knock polizia",....bata bestearen atzetik Tysonen gantxo bat balitz bezala. Zuzeneko aparta, motibazioa lagun, soinu potente eta hauskor batekin. Bukowskiko giroa ezinobea suertatu zen, pena konturatzerako saioa amaitu izatea, oso gustora ginen seinale.

Laburbilduz, Igande potente bat bizi izan genuen, punta-puntako 2 Euskal Taldeei esker. Rock-a bizirik dirau!!