domingo, 12 de marzo de 2017

EZ DADILA MUSIKA SESIOA AMAITU!!



Martxoak 4, Larunbata. Andoaingo Gaztetxean ekitaldi interesgarri baten lekuko izango giñen. Bertan, Izaki Gardenak eta Liher taldeak izan ziren taula gainean, eta ikuskizun latzak eskeini zizkiguten. Gaztetxea inoiz baino beteago (nahiz eta Andoaingo jende gutxi izan), giro ezinobe bat sortuz. 


 Liher laukoteak ireki zuen musika festa. Hasiera batean Lide Hernando zen musikari bakarra taldean. Gaur egun Iñigo Etxarri, Ekaitz Otxoa eta Joshka Natke-ren laguntza dauka. Taldeak kontzertu bortitza eskeini zuten. Rock dosi zehatza Lide-ren ahots xarmantarekin nahasia. "Hauts" diskoa aurkezteko probestu zuten. Zalegoa zur eta lur gelditu zen Liher taldearen energia eta abestien menpe. "23 kilo", "Kaiola", "Lurrean hegan", "Hauts", "ez egin topa", "esnea zuri",....eta The Black Keys-en "Little black submarines" bertsio galanta. Konturatzerako amaitutzat eman zuten saioa, melomano sorta guztia rock-ez ederki asko asetu eta gero. Aupa Liher!!



Izaki Gardenak-en zuzenekoak espektazio asko sortu zuen zalegoan, eta Gasteizko boskoteak maixutasunez erakutsi zuen bere kalitatea. Rock-folk beteriko abestiak eskeini zizkiguten. Jon Basaguren bilakatu zen protagonista bezala. Bere ahotsa eta lidertzapean, taldeak (Libe Garcia de Cortazar; Dani Arrizabalaga; Fede Eguiluz; Danilo Foronda) zuzeneko perfektua eskeini zuen. Hiru diskoen abestiak entzun genituen, eta abesti hoiek zalegoen koroekin nahastu ziren. "Berandu", "Nora ezean", "Zuen eguzkia", "Amaieratik hasi", "Sagarroi", "Baleak", ........"Hibernazioa" himnoa, eta hari eta zur utzi ninduten bi bertsio: Benito Lertxundi-ren "Bihotz", eta kontzertua amaitzeko jo zuten Mikel Laboa-ren "Gure Bazterrak". Latza kontzertua!!

Beste behin Andoaingo Gaztetxean ikusitakoarekin oso gustora. Ez dadila musika sesioa amaitu!!

No hay comentarios: