lunes, 10 de abril de 2017

EKIZA-ren sesio akustikoa!!


Apirilak 2, Igandea. Andoaingo Gaztetxean kontzertu akustiko bat antolatzen da. Bertan, Jurgi Ekiza (Willis Drummond, Zura) dago taulapean. Bere bi lanak aurkeztu zituen zalegoaren aurrean. Betekada itzela Gaztetxean. Giro ezinobea, intimoa, sortu zen. Jurgi-ren ahotsa melomanoen ixiltasunari aurre eginez. Emaitza? Kontzertu emotibo zein bortitza!!



Folk doinuez busti zuen arratsaldea Ekizak. Zuzeneko azken lan bat atera berri du, eta diska hori aurkezteko probestu zuen. "Begiak ireki nituen", "Lohia", "deia", "distortsioen munduan", "Fin(I) + napalm",....eta zur eta lur utzi gintuen bi bertsio, "Itxoiten" (Negu Gorriak) eta "Gaztetasuna eta zahartasuna" (Mikel Laboa).

Nabaria zen gure motibazioa, abestien bukaeran sortzen ziren eskuzartak eskeini eta gero. Ekizak, bere kitar eta ahotsa lagun, emozioa transmititzeko dohai berezia erakutsi zuen, eta bide batez, musika guregan duen balioa beste behin ere, agerian geratu zen. Aupa hi!!

Milesker ekitaldi hau burutu zuten guztiei!!