viernes, 14 de abril de 2017

HOMBRE LOBO INTERNACIONAL ANDOAINGO GAZTETXEAN!!


Aurreko Asteazkenean, Apirilak 5, kriston kontzertu puska ikusi genuen Andoaingo Gaztetxean. Kultuzko taldea, musika harribitxia. Jende gutxi azaldu arren, giro polita sortu zen kontzertuaren inguruan. Lehenik eta behin pintxo-pote dotorea musika ederrez bustia. Rock and roll pieza itzelak entzun genituen solasten diargenuen bitartean. Chuck Berry handiari eginiko omenaldi beroa izan zen. Bapatean, gaueko otso baten soinua entzun, eta gure protagonista azaldu zen.




Hombre Lobo Internacional, musikari batek osatzen du. Paul Chaney, otso bilakatu omen zen (otsoaren maskara darama zuzenekoetan), eta rock-ak kozka egin ziola sortu zuen formatu hau. One Man band formatua jorratzen du, baino berak "One Wolfman Band" bezala deskribatzen da. Hau da, hankekin bateria jo, eskuekin kitarra, eta maskara izan arren, ederki asko abestu. Trash blues, psychobilly eta rock and roll piezen nahasketa entzuteko aukera izan genuen. Abestiak ziztu bizian jo, zalegoari rock energia transmititu, eta gaztetxe guztia bere musikarekin dantzara behartu. Abesti bakoitzean "spech" moduko bat esaten zuen, eta bapatean, erritmo itogarrian abesti nahiz bertsioak jotzen zituen. E-P eta diska mordoa dauzka, eta nik pertsonalki ezagutu ez arren, zuzenekoa ikusi eta gero, bere koskak betirako geratuko zaizkit nere burmuinean. Hori da musika sesioa beldurgarria eskeini zuena! Izerdia, rock an rolla, sentimena. Abestietako batean, bera baino lehen pintxatzen zebilen artista azaldu zen (zakur maskara batekin) eta abesti bat eskeini ziguten. Nola ez, Chuck Berry-ren bertsio bat (Johnny B.Goode) ere entzun genuen, baino momentu horietan, hipnotizatu xamarrak ginen Otso handi honen musikaren menpean!!

Mundiala, magikoa, kultuzko-artista, Hombre Lobo Internacional-en sesioa ez dugu berehalakoan ahaztuko. Ezagutzen ez baduzu sartu bere web horrian eta gozatu, eta ikusteko aukera badaukazu ez pentsatu bi aldiz, eta auuuuuu egin berarekin. Handia ez, hurrengoa!!