domingo, 9 de abril de 2017

IRRIBARRIA-REZUSTA 2017KO TXAPELDUNAK!!


Gaur jokatu da Biñakako txapelketaren finala, eta faboritoak gailendu dira. Txapelak gipuzkoara datoz (1998tik, ez da bikote gipuzkoarrik gailendu, azkenekoak Unanue-Errasti), eta txapelketa osoa ikusita, ondo merezitako garaipena. Hori bai, final itsusi bat suertatu da, huts askokoa. Hasieran atzelariak antzu ibili dira, ezin jarriz (batez ere Larunbe). Bizkaitarra lasaitu denean, eta Bengoetxearen jokoarekin (lauretan onena, nere ustez), tantu bakar batera jarri dira (13-12). Bazirudien berdintasuna izango genuela, baino Gipuzkoarren sasoia ezinezkoa suertatu da Larunberentza, azkenerako partidutik aterata (gogoratu dezagun bere lehen txapelketa handia izan dela, eta agian presio pixkat sentitu duela finalean). Azkenean 22-14, Irribarria-Rezusta bikoarentzat. Zorionak bioi!!