viernes, 21 de abril de 2017

MAIXUAREN MUSIKA LEKZIOA!!


Apirilak 7, Bastero kulturgunea (Andoain) topera betetzen da euskal mitiko baten ikuskizuna dastatzeko asmoz. Ruper Ordorika handiaren sesioak jarraitzaile asko elkartu zituen, Ni enaiz oso sutsua, egia esan gutxi entzun dut Oñatiarraren diskografia, baina entzundakoak zuzeneko handi baten testigu izango nintzela banekien. Azken diska aurkezten dabil Ruper (Guria Ostatuan); diska hori, porzierto, New York-en grabatu zen.

21:30 tan Ruper eta bere taldea: Arkaitz Miner (kitarra, mandolina, biboliña), Hasier Oleaga (bateria) eta Lutxo Neira (baxua, kontrabaxua) azaldu ziren. Azken diskoko abestiak entzun genituen batipat. Abestien tartean Ruperren solasaldiak entzuteko parada izan genuen. Poeta da, bai hizketan eta bai musikan, ahots propioa dauka eta bere presentziak indar handia sortu zuen Basteroko exerlekuetan. Zalegoa erabat irabazia zeukan lehen abestitik, eta kontzertu luze eta interesgarri bat osatu zuen. Bere handitasunaz gain, bere taldearen kalitatea goraipatu nahi nuke. Bakoitzak bere instrumentutan sekulako exibizioa egin bait zuen. Kontzertuko azken txanpa abesti mitikoak jotzen jardun zuen. Asko ez nituen ezagutzen, halere, ederki asko murgildu giñen beraien unibertsoan. 

Laburbilduz, zuzeneko aparta eta emotiboa. Eskerrikasko denagatik Ruper eta konpaiñia!!