jueves, 25 de mayo de 2017

AKELARRE-REN EXIBIZIOA!!


Urte hasieran eman zuten berria: Akelarre talde mitikoa bueltan zen kontzertu apur batzuk eskeintzeko. 1972an sorturiko taldea, 2015 arte ibili zen kontzertuak ematen; plazaz plaza eta herriz herri. Taldearen berragerpenak zeresan handia eman zuen eta atera ziren sarrerak azkar asko saldu ere. Horregatik Maiatzek 20en Oialumen eskeini behar zuten kontzertuaz aparte, egun bat lehenago beste saio bat eskeini zuten (eta hau ere agortu). Beraz, Maiatzak 20, Larunbata iritsi zenean, egun handia izango zela bistan zen; hainbeste eman digun talde bati merezitako agurra emateko (ikustekoa da 5 urte, 10....bueltan diren) prest giñen!

Ikuskizuna 22:00 hasten zen talde sorpresa batekin. Mikel Garikoitz eta bere banda atera ziren taulapena. Oialume oraindik ez zen oso betea. Hala ere taldeak giroa zertxobait berotu zuen bere abestiekin (Maite Ederra, Lau,....). Konturatzerako amaitutzat eman zuten bere kontzertua eta bigarren taldea azaldu zen...


Kristina eta Amaia eta bere taldeak sesio bortitza eskeini zuen. Giro polita sortu zuten eta klasiko bihurtu diren abestitzarrak eskeini gainera. Lehenengo hilaretan jendea dantzan zen. Egia esan, geldik egotea nahiko zaila suertatu zen. "104", "Beldurrak ahaztuta",....eta zur eta lur utzi gintuen bertsioa ere entzun genuen. Su Ta Gar-en "Zure albotik urrun banago". Oso handiak!!





Nola deskribatu Akelarre-ren kontzertu puska?? Hitzekin nabarmentzea zaila da, zuzenean ikusi eta entzundakoa gure barnean geratuko da. Hainbat urtetan beraien musika lagun, zuzenean bizitutakoa oso handia izan zen. Gainera taulapean egon ziren musikari sortak bereziagoa egin zuen saioa. Akelarren musikari asko pasatu dira, eta denak ez egon arren, neurri handi batean ia gehiengoak parte hartu zuen, agur moduko ikuskizun hontan. Hasiera batean eta kontzertuko momentu gehienetan bezala 8 musikari azaldu ziren: Juanpa Agirre eta Patrice Dumora (ahotsetan); Xabi Zubeldia eta Juanma Labandibar (teklatuak), Edu Cruz eta Xanet Arozena (kitarrak), eta Akelarreko 2 zutabe handiak: Marcos Juaristi (baxua) eta Pako Diaz (bateria)(2 musikari hauek kontzertu guztian zehar jo zuten). 

Kontzertuak ia 3 orduko iraupena izan zuen. Kontzertu erdian 6 musikari atera eta Akelarreko aurreneko momentuko musikariak azaldu ziren (Jexuxmai Lopetegi,..etab), abesti batzuk interpretatuz. Oroigarri batzuk jaso zituzten zalegoaren berotasunean, eta kontzertu bukaeran musikari guztiak egon ziren jotzen (momentu epikoa, nola ez). Abesti guztiak ez zituzten jo diskografia oso zabala bait dute, halere kriston errepasoa eman zuten. Klasiko guztiak entzun genituen (Akelarre; Hotel kalifornia; Kantuz; Malko bi; Karolina; Magaly; 1,2,3,4 ispiluaren aurrean; Txumai; Eba; Bertsolari; Eltzegor; Torkemada; Zure ondoan;........). Abesti handiak, taldea oso jarrena onarekin, eta Oialumen izandako soinua ezinobea. Ia 3 ordu jo zituzten, baino argi daukat beste 3 ordu ere egongo ginatekela musikari handi hauen abestiak entzuten; ikusitakoa eta sentitutakoa oso handia izan bait zen. Geratzen zaidan energi apurra taldeari eskerrak emateko izango da. Milesker zuen musikagatik eta espero dugu, laister arte!!

AKELARRE, AKELARRERA!!

No hay comentarios: