domingo, 7 de mayo de 2017

GEROARTE ABEL!!


Abel Barriola leitzarra pilota munduan historiara pasako da (3 txapel; Manomanista 2012; 4,terdi 2011; Parejas 2014), eta kirol munduan ere, bere izakerak asko markatu bait gaitu hainbat generazioko kirolzale guztioi. Elegantea, beti zuzena hitzetan, klase handikoa, kirolari porrokatua (momentu txarretan hazten den horietakoa) eta garrantzitsuena: jende guztiarengatik errespetatua. Gaur eman dio amaiera bere pilotari bizitzari, Atano III-n Atunarekin, Ezkurdia-Merino II gailendu eta gero.

Ibilbide ezinobea izan du. Punta puntan ibili da beti, 3 generazio desberdinen pelotariekin neurtu da (Arretxe, Eugi, Beloki, Olaizola II, Titin, Irujo, Bengoetxea, Irribarria,...) eta beti bere onena eman du. Biñaka naiz bakarka erakutsi duen trebezia ere aipatu beharko litzake. Atzelaria izanda, eta ikusita pilotan jokoak eman duen aldaketa (azkenaldian aurrelariak irabazten dute dena); Barriola izan da azken atzelari handia. Bakarka trebe, nahiz sake nahiz errematean oso iaioa izandakoa. Telebistan ikusteaz ohitu gara, familiako bat bazina bezala, eta zure hutsunea faltan botako dugu.

Milesker denagatik, Abel Barriola!!

No hay comentarios: