sábado, 6 de mayo de 2017

Willis Drummond-en maixutasuna!!



Apirilak 30. Santa Krutz festa mitikoen barne, rock kontzertu paregabe bat burutzen da txoznetan. Bertan, Willis Drummond handiak izan genituen. Aurreko urtean diska berria atera zuten (Tabula rasa), eta lan interesgarri hori aurkezteko probestu zuten. Nabaria zen, jendartean zegoen ikusmina. Willis oso talde maitatua da Andoainen (askotan izan ditugu gurea artean, beti zuzeneko bortitzak eskeiniaz), eta Igandekoa antsietatez espero zen.

Bapatean, gure lau protagonistak (Jurgi ahotsa eta kitarra; Joseba kitarra; Xan baxua eta Felix bateria), eszenatokira igo eta ikuskizuna hasi zen. Ordu eta piko iraun zuen kontzertuak, etenik gabe, eta rock dosi zirraragarri baten erritmoan. Abestiz abesti, gure gorputzak ezin zion eutsi Baionakoen erritmo bizigarriei. "Athabasa", "Ate ttipia", "Joan ikustera", "Hedea", "Anai", "Hondamendi hontan", "Hori da", "Ekiraino", "A ala B", "Konta", "Aholkua",......himno ugari Willis-en errepertorioan.

Abesti kutsakorrak dira, eta zuzenean indar berezia hartzen dute; batipat taldeak erakusten duen portaerarekin. Guztiz motibaturik azaltzen dira taulapera, eta indar horrek kutsatu egiten gaitu. Rock-a transmititzen dute, eta bere mundu propioan ez sartzea ezinezkoa suertatzen da. Handiak oso, konturatzerako amaitutzat eman zuten saioa, gure kalterako. Hori bai, beste batez nabaria da laukote honek daukan energi eta kalitatea. beti da gustagarria izerdi pixkat ateratzea Willis Drummond-en abestiak entzun eta dastatu ondoren.

Handiak ez, hurrengoa!!

No hay comentarios: