viernes, 14 de julio de 2017

San Ferminetako Biñakakoa 2017!!


Gaur arratsaldean jokatu da San Fermin-etako biñakako torneoko finala. Bertan, Ezkurdia-Rezusta bikoteak aixe irabazi die (9-22) Bengoetxea eta Beroiz-i. Merezita lortu dute saria, hiru partiduetan oso nagusi izan bait dira. Rezusta-ren dominioa aprobetxatuz (momentuko atzelaria da, eta azken urteko jokoa ikusita, beste atzelariak baino puntu handiago batean dagoela ikusten da), Ezkurdiak errematerako dohaiak badauzkala erakutsi du (beti exigitu izan diogu tantoak hobeto bukatzeko hobekuntza). Altuna-Zabaleta; Olaizola II-Albisu eta Bengoetxea-Beroiz bezalako bikoteak xeatu eta gero, dena esanda gelditzen da. Merezitako garaileak. Zorionak bioi.

P.D: Ezkurdia hautatu dute torneoko pilotaririk onena bezala
P.D2: Kontu egin hurrengo biñakako txapelketa ofizialean jari dezaketen bikotea izan bait daiteke Ezkurdia-Rezusta!!