viernes, 8 de septiembre de 2017

ESPIGOI FEST!!


Pasaden Igandean sekulako ekitaldi bat ikusteko eta bizitzeko aukera izan genuen. Aurreko urtekoa ikusi eta gero (Etxarri Fest), aurten ere ikuskizun handi baten desioan giñen. Otitan zen hitzordua, baino aurreko egunetako euri jasen ondorioz, espigoien egitea erabaki zuten. Altabozak, lastozko aulkiak, barra bat pintxo eta edariez josia,...eta sekulako zozketa puska (cdak, poltsak eta kamixetak opari). Dena prest Andoaingo melomanoen esperoan.


Espigoi Fest hontan, sekulako betekada ez izan arren (gogoratu behar da egun berean estropadak izan zirela), giro polita izan genuen. 17:30ak aldera lehen taldea hasi zen. Pelax, Unai Pelayoren bakarkako formatua da. Unai The Hostile talde handian jotakoa, bakarka dabil azken urteotan. Folk-rock kutsuko abestiak jorratzen ditu eta azken lana (Telmo Trenor-ekin burututako E-P-a) aurkezteko probestu zuen. Abesti lasaiak, emotiboak, guitarreo puntu hori galdu gabe, eta ahots sakon bat gure burmuinean nabigatzen. Fermin eta Dut-en "Lukrezia" abestia ere bertsionatu zuen. Txalo zaparrada handia jaso zuen Pelax-ek bere zuzenekoa bukatutzat eman zuenean. Saio hunkigarria izan bait zen, eta bildutako zaletuak gustu handiz egon ziren bere abestien menpe.


Pelax-en abestiak entzun ondoren, musikari mitiko baten txanda. Maixua bere instrumentuekin, Joseba Irazokik zur eta lur utzi zuen bat baino gehiago. Kontzertu klasiko bat espero zuenak, harriduraz egingo zion Irazokiren mundu surrealistari. "Hombre-orquesta" bezala azaldu zen. Bera bakarrik munduaren aurka. Rock, blues,....bere musika koktelerak estilo asko onartzen ditu. Bere saioak amaitua zirudienean, jendearen animoek berriro taulaperatu zuten azken abesti kañero bat eskeintzeko. Artista handia da Irazoki, imitaezina. Musikaz gain bere pertsonalitatea nabarmentzekoa da. Jator azaltzen da jendearen aurrean, garraxi nahiz imintzioka. Baina bera ez dago jota, gu gara gaizki gaudenak; eta bere musikak askatuko gaitu.

2 kontzertu hauek eta gero, musika pintxatu zuten ordubetez. Giroa ez zen apaldu eta zozketak ere aurrera ziharduen. Ekitaldi berezia, handia, errepikatzeko modukoa. Milesker Musikazuzenean webgunea eta ekitaldia hau burutu eta lagundu zenuten guztiei.

Ez dadila haria eten!!

No hay comentarios: