lunes, 9 de octubre de 2017

MUSIKA ZUZENEAN-EN HARIA EZ DADILA ETEN!!



Irailak 30, Lariunbata. Andoaingo Gaztetxea ospakizunetan dago. Musika Zuzenean webgune zoragarriaren aldeko kontzertua dago, eta jende asko ez azaldu arren, giro nahiko emotiboa sortu zen. Kontzertuek asko lagundu zuten, zalegoa lehen taldetik egantxatu zelako girora.


Iñigo Munduate "Mundu" (Mod Time, Plan B,..) donostiarrak ireki zuen saioa. Eszenatoki txikian, kontzertu pertsonal eta intimo batean, "Unplugs the ramones" aurkeztu zigun. Hau da, Ramones taldearen abestiak akustiko moduan. Oso kontzertu polita izan zen, ein handi batean, Munduk daukan ahotsagatik. Melodia eta oroimenak. Ramones bezalako mitikoen abestiak oso gustagarriak bait dira beti, eta Mundu-ren ahotsean, gehiago.


Eszenatokia bildu, eta Sermond's-en txanda. Laukoteak erritmo bizia ipini zuen, eta dantzan jarri gintuen lehen abestitik. Rock, stoner, punk,...en nahasketa borobila bezala deskriba genezake. Hortaz aparte zuzenean daukaten portaera azpimarratu behar. "Frontman" hiperaktibo bat zalegoa motibatzen, eta energía itzela izerdiz beteriko saio gustagarrian. Abesti asko jo zituzten, erritmo hiperaktibo batean. Bukaerako txalo zaparradak dena esaten dute.



Beste kontzertuetatik jendea guztiz motibaturik zegoen, beraz Porco Bravo-k aixe lortu zuen melomano guztiak bere mundu propiora hipnotikatzera. Barakaldo-ko boskotea, zuzeneko animaliak dira, eta eszenatoki gainean ibiltzen dira erosoen. Rock gordina, basatia, zuzena,...Turbonegro-ren itzalean egon zitezkeen, halere Porco Bravo-k bere zigilu propioa dauka. Bere rock-a humore eta autodestrukzioaz betetzen bait du. Manu (ahotsa) bezalako "frontman" batek taldeari ematen dion xarma, beste rock taldeetatik nabarmentzen ditu. Beraien repertorioan mitiko bilakatu diren basurde maskara, surf taula (gaztetxetik kanpora atera zen Manu, melomano batzuen laguntzarekin), eta nola ez, bere grapadora (batzuk jasan genuen bere grapazoa bularrean), zuzenekoari beste nibel bat ematen diote. Kontzertu bukaeran zalegoak eta taldea, elkarrekin, ateratako argazkiak, ederki asko laburbiltzen du zuzeneko ikaragarri honen esentzia.

Beste behin, zorionak Musika Zuzenean webguneari, musikagatik egiten duen guztia oso garrantzitsua bait da. Eta nola ez, ekitaldi hontan antolatu eta lagundu zenuten guztioi. Aupa ekipo!!

1 comentario:

Astro MP3 dijo...

Please feel free to visit my website
https://astromp3.bid/
Thank you so much