lunes, 16 de octubre de 2017

SU TA GAR- en exibizoa!!


Urriak 7. Andoaingo Gaztetxea lepo betetzen da (450 pertsona), Su Ta Gar mitikoen ikuskizunaz disfrutatu nahirik. Eibarreko heavy jainkoek 1987tik daramate himnoak sortzen eta zuzenekoak ematen. Indarrez lepo daudela ederki asko erakautsi zuten Andoainen. Erritmo bizian (agian biziegian) hasi zuten saioa, oso motibaturik, lehen abestitik zaleak poltsikoan zeuzkaten; ezinezkoa bait da, beraien erritmoen menpe ez erortzea. Azken bi diskoko abestiak entzun arren, kontzertuko abesti gehienak himno mitikoak izan ziren. 2 orduko zuzenekoan harribitxi asko geratu ziren jo gabe, hain da handia Su Ta Gar-en diskografia! Hala ere, "set-list" dotorea hautatu zuten.

"Begira", "David eta goliath", "Azkar zuregana", "Itxaropena", "Mari", "Zure atzetik", "jainko hilen uhartean", "zure aurrean makurtzen naiz", "nazka", "Geroaren hazi heziak", "agur jauna", "Rotaflexa garraxika", "gau iluna amaitu da", "jo ta ke",....zenbat oroitzapen ekartzen dizkigu talde handi honek, hainbestetan ikusi arren, oraindik gure barnean emozioa eta harrotasuna da nabari. Aitor (ahotsa, kitarra), Xabi (kitarra), Galder (bateria), Igor (baxua) izan ziren protagonistak zalego sutsu baten aurrean, eta gure zoriontasun aurpegiak ikusita, zuzeneko on bat eskeini zigutela argi dago; urte askogatik izan dadila!!

SU TA GAR!! JO TA KE!!

No hay comentarios: