lunes, 13 de noviembre de 2017

4 TERDIKO FINALA!!


Igande hontan jokatuko da 4 terdiko finala. Bertan Urrutikoetxea eta Altuna izango dira nor baino nor. Urrutik arerio guztiak suntsitu ditu (Altuna, Ezkurdia, Artola eta Bengoetxea semifinaletan). 2015ean txapeldun izan zen eta aurreko urtean finaletik at geratu zen tantu baten faltan. Bere arerioa, Altuna, Urrutiren aurka lehen partida galdu arren, Ezkurdia, Artola eta Olaizola II semifinaletan gainditu ditu, eta aurreko urtean bezala, finalean da. Txapela joan zitzaion tanto baten faltan, aurten beraz, txapel gosez jardungo da.

Hasiera batean Urruti da faboritoa. Etxean jokatzen du, forman dago eta badirudi Altunari trukoa hartu diola. Baina final batean batek daki, pelotari magiko eta artista baldin badago, hau Altuna da, edozeini irabaz diezaiokeen horietakoa. Final polit bat ikusiko dugulakoan, onenak irabaz dezala!!

No hay comentarios: