lunes, 20 de noviembre de 2017

A ZER NOLAKO KLASEA AZPEITIAN!!


Azaroak 12, arratsalde euritsu bati aurre egiteko, ekitaldi dotore bat ikustera joan ginen. Azpeitian zen hitzordua, 19:00 tan. Sanagustin kulturgunea ikaragarrian jo zuten Buffalo eta Grande Days taldeek. Talde gogokoak ditugu eta leku honetan soinuak justizia egin zien bi formazioei. Betekada ez izan arren, giro polita sortu zen: gazte jendea, gurasoak bere txikiekin,....giro guztia Grande Days-en musikaz bustia. Donostiako laukoteak hipnotizaturik eduki gintuen kontzertu guztian zehar. 2013tik dabiltza talde bezala, nahiz lehendik beste formazioetan egon. Ion (kitarra, ahotsa), Ignacio (kitarra, ahotsa), J.M (baxua) eta Ander (bateria)-ek osatzen dute taldea, eta bere proposamenak estilo nahasketa ugari dauzka. Bere musika kokteleran indie, post-rock, experimentazioa,....aurkitzen dugu. "Spark" diskoko abestitzarrak entzun genituen, txunditurik. Hala ere, 2 abesti berri ez nituen ezagutzen (diska berria akaso??). Saio borobila eskeini ziguten, beraien musika aberastasunak txalo zaparrada beroa jaso zuen bukaeran. Handiak, oso!!


Buffalo-ren saioan jende gehiago azaldu zen. Hirukote honen musika ederki asko moldatzen da Sanagustin bezalako lekuetara. Musika instrumentala, emotiboa, lasaia nahiz erritmo aldaketa ugari eduki, detaillez beteriko proposamena, deskribatzea zaila bait da. Post-rock, jazz pintzeladez beteak,...maixuak dira beraien instrumentuetan. Joanes (baxua), David (bateria) eta Ander (kitarra) jotzen dabiltzanean, beste mundu batera transportatzen zaituzte, musikak hipnotizatu egiten zaitu eta zur eta lur, harriduraz begiratzen duzu Zarautztar hauek sortzen duten magiaz. Zinematik diska aurkezteko probestu zuten eta bide batez, erakustaldi berri bat, zalegoa ezagunagoak zergatik ez diren galdetzen duen bitartean. Kultuzko taldea, "gourmet" exigenteentzako musika agian, adjetiboak eta hitz politak txiki geratzen dira maixu hauen kalitatea eta musika desbribatzeko. Buffalo batek bezala, irentsi egiten zaitu, hori bai, behin bere munduan sartuta, ez dago atzera bueltarik. Buffalo zale gutxi daude (ulertezina, dudarik gabe), baina denak bere musika erlijioa balitz praktikatzen dugu. Aupa zuek!!

No hay comentarios: