domingo, 19 de noviembre de 2017

ALTUNA-RENTZAT DERBYA!!


Gaur atsaldean jokatu den 4terdiko finalean, Jokin Altuna amezketarrak jantzi du txapela. Bere profesional ibilbideko lehen sari potoloa. Faborito zen Urrutikoetxea, baina hasieratik atzetik ibili da. 1-6 zen Altuna aurretik, bere trebezia erakutsiaz, hori bai, sakez bi huts egin ondoren, Urrutiren erreakzioa etorri da. Partidu erditik aurrera berdintasuna nagusi, erritmo itogarrian jokatu dute, eta tantu nahiz akatsak izan ditugu, dena joko elektrikoaren ondorioz. Urrutik abiadura ematen zion, eta Altunak magia (zer nolako dohaia duen tantoak amaitzeko). Azkenean Urrutiren golpe batek gehiegi kruzatu ostean, kanpora joan eta Altuna-rentzat izan da garaipena (21-22). Final porrokatua, berdindua, nerbio, tentsio eta polemikarekin (tanto pare bat izan dira Urrutiri kalte egin diotenak). Beraz, Altuna gazteak kolpe itzela eman du gaur bere ibilbidean, Urruti faboritoa bere etxean gailendu ondoren. Zorionak Jokin!!

P.D: Asteburu hontan biñakakoa hasiko da, beraz dakizuen moduan porran parte hartzea izango dezute!!

No hay comentarios: