martes, 21 de noviembre de 2017

BIÑAKAKO TXAPELKETA 2018


Gaur goizean aurkeztu da 2018ko Biñakako txapelketa. Oraindik 4terdiko finala asimilatu gabe, beste txapelketa bat hasten da. Ostiral hontan jokatzen da lehen partida. Dakizuen moduan 8 bikote daude, eta denak denen aurka jokatu behar dute 2 aldiz; hau da, 14 jardunaldi. 4 onenak beste ligaxka bat jokatzen dute (3 jardunaldi), eta bi onenak finala jokatzen dute, Apirilak 8n. Bikoteak hauek dira (egia esan nahiko parekatuak iruditu zaizkit):

ASPE: Elezkano-Rezusta; Ezkurdia-Zabaleta; Irribarria-Merino II; Altuna-Martija
ASEGARCE: Bengoetxea-Larunbe; Olaizola II-Imaz; Urrutikoetxea-Galarza; Victor-Albisu

Ladis Galarza izan da sorpresarik handiena aurkezpenean. Beroiz, Untoria edota Aretxabaleta kanpoan geratu dira, baita Artola aurrelaria ere. Seguraski, txapelketak aurrera dijoan eiñean batek baino gehiagok jokatzeko aukera izango duela.

P.D: Gogoratu, beste urte batez, porra egingo dugula, 5 euro apostuko!!

No hay comentarios: