domingo, 5 de noviembre de 2017

EZ AL GAUDE MUGARRIEN MENPEAN??


Pasaden astean, Urriak 28n konkretuki, kontzertu ikusgarri baten testigu izan giñen. Donostiako Kutxa Kultur Kluba aretoan zen hitzordua. Jendez beteta, izugarrizko giroa sortu zen Madeleine laukotea ikusteko asmoz. Etxean jokatzen zuten Itzal, Gartxot, Jagoba eta Benito-k, eta aukera ederki asko probestu zuten zuzeneko bortitz bat eskeintzeko. Urte batzuk geldirik egon ondoren, taldea bueltan da berriz (gure zorionerako), eta forman daudela erakutsi zuten.

Lehen abestitik zalegoa poltsikoratu zuten, beraien post-rock emotibo eta biziarekin. Oso motibaturik azaldu ziren, beraien abestitzarrak bata bestearen atzetik joaz. Himnoz bete zuten saioa (dena, aretoko soinu ikaragarriaren laguntzarekin): "kea", "errota", "johnny drama", "Wilpred", "tartalo", "berlin", "belaunhezur"......eta sorpresa moduan 2 abesti berri (laister lan berriren bat akaso??). Konturatzerako, amaitutzat eman zuten zuzenekoa, txalo eta oihuen artean; ikusi eta bizitakoa oso handia izan bait zen. 

Oso pozik atera ginen, ekitaldi handi baten testigu izan giñelako eta Madeleine taldeak oraindik saio handiak eskeiniko dituen (hurrengoa Kaom Fest-en) zihurtasunarekin!! Euskal postrock-a bizirik dago!!

No hay comentarios: