miércoles, 10 de enero de 2018

ASKE IZAN NAHI NUEN, BAINO EZ NAIZ IZANGO!!



Otsailak 4, Osteguna. Urteko lehen kontzertua ikusi genuen, eta a zer nolako ikuskizuna!! bertan, Willis Drummond laukotearen zuzeneko bortitzaz gozatu genuen (beste behin, disfrute izugarria). Kasu hontan bira txiki berezi baten barruan zegoen Doka (Donosti)-ko kontzertua. Joseba Baleztena (Joseba Lenoir Gang,...) kitarjoleak taldea utziko du, beraz, 4-5 kontzertu burutu dituzte omenaldi eta despedida moduan. Asko eman dio Josebak Willisi, baino bere proiektu propioetan buru belarri murgildu nahi du. Duda orain taldearekin zer pasako den (pentsatzen dut beste kitarjole bat hartuko dutela). Duda horiek ere jende asko zuzenekoetara joatea suposatuko zuen, nahiz eta azkenaldian Willisen kontzertuak toperaino beterik dauden.

Doka-n sartu ginenean, teloneroak bere azken 3 kantak jotzen ziharduten. Not Scientits taldeak ezusteko handia eman zidan. Lyongo taldea rock/punk melodikoa jorratzen du. Nerbio eta azelerazioa lagun, lehen notatik irensten dizuen taldea. Bere betebeharra lortu zuten, jendea (Doka topera bete zen, SOLD OUT) mugiarazi eta Williserako tranzean egon.

Willis Drummond-en saioak 2 ordu iraun zuen. Kontzertuaren zati gehiena bere azkeneko lanaren errepaso moduan probestu zuten (Tabula Rasa), hala ere izan zen tartea abesti mitikoentzat ere. Lehen abestitik oso motibatua ikusi nuen laukotea (Felix, Jurgi, Joseba eta Xan), eta indar hori zalegoan kutsatu zen. Jarraitzaileak abestietan laguntzen zuen, emozioa, motibazioa, rock griña,...Willisek kutsatzen du, beraien abestiak adiktiboak dira. "Athabasca", "Hedea", "Joan ikustera", "A ala B", "Ekiraino", "Anai", "Aholkua", "Menperatzen dut", "Ale ttipia", "Ez da izango",......eta Donostian izanda, nola ez, Mikel Laboaren bertsio potentea, eta saioa bukatzeko Neil Young handiaren 3 bertsio, izugarria!! Kontzertu bukaeran emandako txaloek ederki asko espresatu zuten mizitutako momentuaz. Eskerrikasko denagatik Joseba, eta zorte on zure bakarkako proiektuekin!! Beste partaideak ea berri onak ematen dizkiguten, eta laister kitarrista berria aurkezten duten.

Aupa Willis. Gogoratu, askea izan nahi nuen baino ez naiz izango!!

No hay comentarios: