miércoles, 21 de marzo de 2018

BEGO BERRI TXARRAK, GUGAN BIZI BEDI!!


Nere mobileko kamaran ateratako argazkiak ez dute inolaz ere justizia egiten Lanbatean bizi genuen kontzertua definitzeko. Barakaldo-ko Bec aretoa topera bete zen (10.000 melomano baino gehiago) gure talde gogokoenetarikoa ikusi eta sentitu asmoz. Berri Txarrak taldeaz ari gara, noski. Gorka Urbizu (kitarra, ahotsa), David Gonzalez (baxua) eta Galder Izagirre (bateria)-k osaturiko formazioak ez digu inoiz hutsegin (ez disko, ez zuzenekotan), beraz Bec-ekoa ekitaldia oso berezia izango zela argi genuen. Hainbeste zaleentzat jotzea erronka interesgarri bat bezela hartuko zuten; beraz zuzeneko desberdina izan zen. Ez kalitatez, bai originaltasunez (3 zati desberdin izan bait zituen) eta bai iraupenez (3 orduko saio intensoa). Baino goazen pixkanaka ikusi eta entzundakoa hitzetan laburbiltzea (posible bada, zaila bait da sentitutakoa espresatzea).




Aretora iritsi giñanerako, teloneroak beren saioa amaitua zeukaten. Pena bat, The Baboon Show-en zuzenekoaz gozatu nahi bait genuen, eta zalegoaren iritziz kontzertu oso kañeroa eskeini omen zuten. Harmailetaruntz gindoazela, Berri Txarrak-en lehenengo abestia entzuten genuen. Bec-ek zeukan itxura ezin da deskribatu. Ikusgarria honelako betekada baten parte izatea!! Zein da Berri Txarrak-en sekretua? Abesti borobilez gain, kaña eta melodia maixuki nahasteko gaia erakutsi dute (hori letra kritikoez bustita, ingurunean pasatzen diren gauzen iritziak eskeiniz), eta garrantzitsuena, generazio desberdineko jendea bereganatu du bere musikarekin. Adin desberdineko melomanoak zebiltzan garraxika, txaloka eta mobilarekin grabatzen. Egia esan, momentu historiko baten testigu izan ginen, aktore sekundarioak.

Ba esan dudan bezala, kontzertua 3 zatitan deskribatu beharko genuke. Lehen zatian, "Infrasoinuak" diskoa osorik jo zuten. Gañera, azken lanaren orden berdinean ("Dardararen bat"; "Zuri"; "Infrasoinuak"; Spoiler!"; "Zaldi zauritua"; "Beude"; Hozkia"; "Sed Lex"; "Katedral Bat" eta "Zorionaren lobbya"). Nahiko lan geneukan emozioari eusten eta exerita jardun genuen, bitartean pistan, zalegoa erotuta zebilen.


Atsedena hartu zuten musikariak, eta bapatean formatu akustikoan jo zituzten abesti batzuk. Kontzertuaren 2. zatia izan zen, gainera, 2 musikarien laguntza izan zuten: Arkaitz Miner eta Marti Peramau artistenak. "Eskuak", "Poligrafo bakarra"; "Makuluak", "Iraila", "Min hau",....eta benetan emozionatu zidan abestitzarra (eta uste dut zuzenean inoiz ez dudala entzun), "Aspaldian utzitako zelda", Joseba Sarrionaindiaren poemaren musikatzea. Zalego beteranoa izanda, eta lehen diskatik segitu ditudanagatik, abestiak zirrara berezia sortu zidan. Magia hutsa!!



Beste tarte bat deskantsatzeko, eta azken txanpa, kasu hontan diskografiako nahasketa bat. Logikoa denez himno asko kanpoan geratu ziren, baina argi zegoen jotzen zuten edozein abesti ondo sartuko zela gure entzumenean. Orain bai, ezin genuen gehiago aguantatu, akordeak entzun orduko zutitu eta dena eman genuen, Bec-eko zalego guztiak bezala. "Ikasten", ""Gezur bat mila aldiz", "Ez dut nahi", "Faq", "Libre", "Iparra galdu hegora joan", "Lemak, aingurak", ""Bigarren itzala", "Bueltatzen", "Jainko ateoa", "Hitzen oinarri ahula",.....hau musika festa, izugarria, musikariak eta zalegoa bat eginda, a zer nolako eromena!! "Zertarako amestu", "Zerbait asmatuko dugu", "Biziraun", "Denak ez du balio",.....luze zijoan zuzenekoa baino gehiago nahi genuen. Taldea eszenatokitik atera zen eta susmoa geneukan zeoze geniago joko zutela. Ez askoz gehiago baino azkeneko lurrikara gutxienez.

Bapatean Gorka atera zen bakarrik eta "Maravillas" bezalako abesti hunkigarria jo zuen, eta bide batez zalego guztiari mobileko argiak pizteko eskatu. Zekulako momentua izan zen. Gorkaren ahotsa 10.000 mobil baino gehiagoren argiarekin lagunduta. Zeruan bagina bezala, eta oraindik abesti gehiago jo zituzten, kontzertua 3 ordutara joan bait zen. "Oreka", abesti erdian mitiko bilakatu den "Kids (MGMT-ren klasikoa)" joaz (izugarria zalegoa KIDS-en introa tarareatu zutenean). Historiara pasako den kontzertu honi bukaera ezinobea emateko "Oihu" harribitxia, eta nola ez, abestiak dioen bezala denak oihuka ero moduan. Ezin zaio zuzeneko bati ezer gehiago eskatu.

Bapatean bukatu zen, "Drive" pelikularen soinu bandan ateratzen den abestitzar hori entzun genuenean. Jaio.berritxarrak.hil, ez da besterik. Mila esker zuen musikagatik!!


P.D: Agian txulo xamarra izan daiteke adierazpen hau, baina iruditzen zait emanaldi hau DVDan ikusi eta entzungo dugula egunen batean. Ea enaizen ekibokatzen.