viernes, 16 de marzo de 2018

POST-ROCK MAGIA!!!


Oraindik asimilatzen nabil, Martxoak 3n ikusi eta bizitutako kontzertuak. La Cripta (Donosti)-n zen hitzordua, eta bertan 2 talde berezi ikusteko parada izan genuen. "Undreground"-ean kokatu genitzazkeen 2 harribitxi. Sentimentu guztiak atera eta beste mundu paralelotan bidaiarazten dizuten talde horietakoak. Jende dexente animatu zen magiaz beteriko ekitaldi honetara.

Lehen taldea VLMV izan zen. Alma-ren herrautsetatik ateratako bikotea. Alma-k utzi zuen zur eta lur bat baino gehiago aurreko 2 emanalditan, eta hain hitz eta kritika goxoak entzun ondoren taldea zuzenean ikusteko erabaki zehatza hartu genuen. Eta a zer nolako ikuskizuna. 2 musikari: Pete eta Ciaran. Kitarrak, efetuak, loopak,...eta ahotsa. Bai, ahots goxo eta hipnotiko bat da talde honen ardatza nagusia. Sigur Ros edota Radiohead-en abeslarien antzekoa iruditu zitzaidan. Benetan barruraino sartzen zaizun horietakoa. 

Azken lana aurkeztu zuten (aurten ateratako diskoa), baita Alma-rekin sortutako hainbat harribitxi. "The great escape", "the gardener", "to the stars", "the lighthouse", "if only I", "All these ghosts", "a dead channel blue", "little houses",....uff, zoragarria. Pena, momentu batzutan, ixiltasuna beharrezkoa zenean, zalego bat baino gehiago berriketan egotea, VLMV-ren musika ixiltasun osoz entzun eta dastatu behar delako. Ordu bateko ikuskizun itzela, ikuskizun epikoa, beti ikusten ez den horietakoa.





VLMV-ren maixutasuna eta gero, ekitaldia borobiltzeko Giranice-ren emanaldi ikaragarria izan genuen. Orioko boskoteak beste behin erakutsi zuen bere musikak daukan indarra eta emotibidadea. Post rock instrumentala jorratzen dute, atmosfera magikoak, melodia kutsakorra, pelikula baten barnean bazeude bezala, beraien abestiek hipnotizatu egiten dizute. Beste postrock taldeetatik alderatuz, bibolinak ematen dion aire frexkoa komentatuko nuke. Explosions in the sky edota Caspian bezalako maixuen influentziak ederto hartu dituzte beraien estilo propioa osatuz. Zuzeneko paregabea burutu zuten, gainera, oso motibatuak sumatu nituen, beraien musikak asko transmititu zigun. Ez da zaila hainbeste temazoekin. "Motondo", "every end is a new beginning", "rapid heart movement", "passional anthem I", "Sub rosa", "Banako zen", "Adam Malliot",.....oilo ipudia jartzen dizute hainbesteko momentu epikoekin. Handiak Giranice!!

Kontzertu handiak bizitu genituen La Cripta-n, ein handi batean Gure bazterrak eta Keep and open Mind-eko lagunei esker, beraiek antolatu baitzuten musika festa ikaragarri hau. Milesker!!

No hay comentarios: