Apirilak 6. Dabadaban (Donosti), ekitaldi oso interesgarria zegoen eta bertara hurbildu giñen musika onaz gozatzera. Bertan, 2 talde ikusteko parada izan genuen. Betekada ez izan arren, zalego dexente gerturatu zen, giro ezinobea sortuz.
Telonero bezala Anai bikotea (Gari eta Iban) izan genuen. Etxean jokatzen zuten eta gainera, estreineko lana aurkeztu (Pentsatu, eraiki). Energia askoko kontzertua izan zen, intensoa, gorputza mugiarazten dizun horietakoa. Ez zuten denbora askoz jo, baino ederki asko aprobetxatu zuten tartea. Hardcore melodikoz bete zuten saioa, eta beraien motibazioa jendean transmititzeko kapaz izan ziren. Beraien abestiez gain The Gaslight Anthem-en bertsiotzar bat ere eskeini ziguten. Earra!!
Bigarren taldea, guretzat aski ezagunak diren Minor Empires madrildarrak izan ziren. Hainbatean ikusi eta gozatuak, Nothink, Toundra, The Big Bench edota Trono de Sangre taldeetan jo eta gero sortutako beste taldetzarra, nola ez, zuzeneko potentea eta emotiboa eskeini ziguten. Juan Blas-en gidaritzapean, laukoteak izugarrizko kontzertua eskeini zigun. Diska berria (United States of emergency, 2) aurkezteko probestu zuten. Ordu eta erdiko saio bortitza, melodiaz josia (Juan-en ahotsa oso berezia da, barruraino sartzen den horietakoa), eta bertan himno asko entzuteko zortea izan genuen: "The regrets of the dying", "Targets", "Linsey", "the story of Timothy Treadwell", "Drones",.....izugarria, benetan. Kontzertu bukaerako txalo zaparradak dena laburbiltzen du. Handiak oso, Minor Empires!!
P.D: Merezitako aipamena Dabadaba eta Gure Bazterrak-eko kideei honelako ekitaldi handiak antolatzeagatik!!
2 comentarios:
nike flyknit
yeezy boost 350 v2
michael kors handbags
nike huarache
adidas stan smith sneakers
michael kors outlet
michael kors factory outlet
adidas tubular shadow
yeezy boost 350 v2
20180423xiaoke
nike shoes outlet
polo outlets factory store
swarovski outlet
uggs outlet
valentino outlet
pandora jewelry
nhl jerseys
oakley sunglasses wholesale
michael kors outlet online
ralph lauren polo
Publicar un comentario