domingo, 8 de abril de 2018

EZKURDIA-ZABALETA txapeldun!!



Ezkurdia eta Zabaleta dira 2018ko Biñakako txapeldunak. Hasiera txarra izan arren (3 garaipen lehen bueltan), behetik gora egin dute txapelketan zehar. 2 buelta indartsua, eta bigarren ligillarako (momentu garrantzitsuena), forma onenen zegoen bikotea zela ederki asko erakutsi dute. Zabaletaren joa eta Ezkurdiaren joko puntu gozoa elkartu dira, bikote sendo bat osatuz. Lehen txapela da Arbizukoarentzat, eta bigarrena Zabaletarentzat (aurrenekoa Irujorekin 2013). Finalak ez du kolorerik izan eta bederatzian utzi dituzte Elezkano eta Rezusta, liga erregularrean onenak izan ziren eta bigarren ligilla eta finalerako indar gabe gelditu direla dirudi, beraien joko puntutan oso urruti ibili dira. Pena, kriston txapelketa egin bait dute. 

Aspek beste behin biñakakoa irabazi du, batik bat atzelari hobeagoak dauzkalako. Final hontan, 2 onenak aritu dira. Pena, ez dela txapelketa partida on batekin amaitu. Zorionak irabazleei!!