domingo, 27 de mayo de 2018

ALTUNA MAIXUA!!


Jokin Altuna da 2018ko Manomanista txapelduna. Partida gogor batean 4 txapel dauzkan Olaizola II maixua garaitu du, hasiera berdindu bat izan duen norgeiagokan. 8-14 aurreratu da, eta bazirudien partida bideratuta zeukala. Saketik min asko egin dio Amezketakoak, eta aurrean ispiratuta ere. Hala ere, Olaizola ez da kikildu eta tantu batera jarri da (13-14). Hurrengo tanto klabean goizutarrak huts egin du eta Jokin berriro joan da markagailuan (13-20). Ezker paretean jartzen zion pilota eta pelotari beteranoak ezin izan du ezer egin. Merito handia dauka Altuna-ren ibilbideak, 22 urterekin 4 terdiko bi final jokatu ditu (bat irabazi Urrutiren aurka), eta inork espero ez zuen Manomanista hau (ez gaia ez daukalako, baizik eta bazirudien biñaka izango zuela ospe gehiago, eta begira, banakako 2 tituloak dauzka, eta faborito guztiei irabazi ostean: Urruti, Ezkurdia eta Olaizola!!). Urte askotarako txapelduna daukagu, bejondeizula Jokin, handia zara!!