domingo, 20 de mayo de 2018

BAKAIKOA GARAILE


Atzo Labriten jokatutako partidan Joanes Bakaikoa Bigarren Mailako Manomanista txapela irabazi zuen Jon Erasun 17 tantotan utzi eta gero. Aurrekoan Arteagaren aurka galdu zuen finala, baina aurten arantza hori kendu, eta bide batez, hurrengo urtean goi mailakoekin lehiatuko da. Etxarrikoa zen faboritoa eta ez zuen hutsik egin. Aurrean duen abilezia probestuz min handia egin zion Erasuni. Atzelari gipuzkoarrak ordea, lan handiak eman zizkion, ez zuen behin ere etsi eta. 17-20 hurbildu zen markagailuan, baina Bakaikoak erremateekin duen erreztasunaz baliatuz, txapela eraman zuen. Kontu aurrelari gazte honekin, asko bait dauka esateko. Zorionak Joanes!!


Beste aldetik, Azpeitian Ezkurdiak 22-21 irabazi dio Elezkanori, beraz Ezkurdia hirugarren geratu da goi mailako Manomanistan. Hurrengo astean jakingo dugu zienden irabazlea Olaizola II eta Altunaren lehian.

No hay comentarios: