lunes, 7 de mayo de 2018

ELKANO BROWNING CREAM MAIXUAK!!



Apirilak 28, Larunbata. Tolosako Bonberenean ekitaldi zoragarri baten testigu izan giñen. Elkano Browning Cream hirukotea ikusteko zortea izan genuen. Diska berria (Bor bor) atera dute eta Bonberenean aurkezteko probestu zuten. Mikel Azpiroz (Hammond, piano), Frank Mantegari (bateria), eta Dave Wilkinson (kitarra) osatzen dute taldea. Bakoitzak bere instrumentutan maixuak, zuzeneko ikusgarri bat eskeini ziguten, jazz kutsakorra eskeiniaz, funky pintzeladez betea. Disko berria osorik jo zuten, eta bertan abesti oso aberatsak eta hipnotikoak dastatu genituen. "Bethany", "Ping pong jon", "Trails Speeding" (kriston himnoa), "Bor Bor", "Kaiju", "Wah T", "Egan Jam". Bertsio klasiko batekin ere harritu gintuzten. Jimi Hendrixek jotzen zuen "Hey joe" abestia moldatu bait zuten. Ordurako melomano guztiak zur eta lur geunden ikusi eta entzundakoarekin. A zer nolako jazz ikuskizuna.

Ordu ta pikoko zuzenekoa izan zen, sekulako soinuarekin, ikaragarri disfrutatu genuena. Saioa bertsio batekin bukatu zuten, 3 musikariak eszenatokitik atera, eta pistan, zalegoaren ondoan jo zuten abestitzarra. Handiak benetan, Elkano Browning Cream!!!

No hay comentarios: