sábado, 12 de mayo de 2018

HERRIKO TALDEEN KONTZERTUAK!!



Maiatzak 5, SantaKrutz festen bukaeran gaude eta ekitaldietako bat, talde Andaindarrez (edo hobeto esanda Andoaindar musikariak dauden taldeetan) beteriko musika festibala da. Bertan 4 talde elkartu ziren gure gozamenerako. Jende gutxi azaldu zen (batez ere aurreko urtearekin konparatuz), baino giñen apurrak ederki asko disfrutatu genuen txozna ondoan talde hauek beraien proposamenak eskeintzen zizkiguten bitartean.

18:30 hasi zen festa, eta lehen taldea Hail Noise boskotea izan zen, bertan Dani (kitarra) Andoaindarra dugularik. Taldea Xabi (bateria), Iker (kitarra), Iñaki (baxua) eta Martin (ahotsa) osatzen dute. Soinu gogorrak hasteko. Lehen abestitik kaña eskeini ziguten, 90. hamarkadako "Grunge" eta heavya influentzia izanik, sekulako burrumba entzun genuen. "Home", "Police", "Wolf", "Slaughter",....bezalako himnoak entzuteko aukera izan genuen. Gogotsu azaldu zen taldea eta jendea mugimenduan jartzea lortu zuten. 40 minutuko saioa zeukan talde bakoitzak eta motx egin zitzaigun beraien ikuskizuna. Aupa Hail Noise!!


Rock eta heavya alde batera utzi eta funky pixkat entzuteko parada izan genuen Txili Pipar-en eskutik. Red Hot Chili Peppers ez zet beti talde ezagun bat izan, eta beraien hasierak oso funky eta dantzagarriak izan ziren (seguraski garai onenak, noski), beraz Txili Pipar laukoteak (Josu Andoaindarra abeslari bezala), Red Hot-en bertsioak jotzen ditu, ein handi batean abesti zaharrak, nahiz eta "hit" ezagunen bat ere entzun. Hasieratin motibaturik azaldu ziren, eta nola ez, indar hori zalegoan kutsatu zen. Nola geldirik egon erritmo dantzagarri hoien aurrean!! 40 minutuko sesio borobila "Aeroplane", "shallow be thy game", "higher ground", "stone cold bush",....eta "around the world" edota "Give it away" harribitxia. Ou yeahh Txili Pipar!!


Hirugarrenak taulapean Dukkha gazteak izan ziren. Aimar (kitarra, ahotsa), Ruben (bateria eta koroak) eta Gimena (baxua) osatzen dute taldea. Formazio aldaketaren bat izan arren, berriz dira kaña ematen aurreko urtean bezala. Beraien estreineko diskako abestiak jo zituzten, rock-ez beteriko saio handi batean. "Airezko kaleak", "Hortzak luze", "Norbere hitzak",....kritika eta gizarteari buruzko gogoetak dira nagusi abesti hauetan, dena kaña dosi eta errimo aldaketekin nahastuaz. Jende animaturik zebilen, eta oraindik azken taldea geratzen zen....


Festa borobiltzeko laukote aproposa. Malkogarriyak taldeaz ari naiz, noski. Ingoaldeu, Laket,...eko musikariak sortutako taldea. Umore ona eta festa, hori da beraien filosofia. Ez zen jende asko (gero tanborradarekin jende gehiago gehitu arren), baino geunden apurrak ederki asko disfrutatu genuen talde honen abestiekin. Ion Beloki (panderoa, ahotsa), Antton (trikitixa), Iñigito (bateria), eta kontzertu hontan estreinekoz Tomax (kitarra), taldeari indar gehiago emanez. Alaitasuna nagusi, fandango eta arin arinak, bertsio propioak,...dena balio du Malkogarriyak-en munduan. "Marina", "Kuba", "Ireki Bihotzak", Hik lan eta nik jai", "Pasodoble",.....eta nola ez "hit" handi bat bilakatu den "No woman no cry". Ezin dira festak modu hobeagoan bukatu, Malkogarriyak "on fire"!!

Hurrengo urten ea jende gehiago animatzen den musika ekitaldi interesgarri honetara!!

No hay comentarios: